D-Pintxos taldeak bere lehenengo diskoa grabatuko du datorren astetik aurrera
Legazpiko D-Pintxos taldeak bere lehenengo diskoaren grabaketa hasiko du datorren ekainaren 25ean. Mutrikuko Ame grabazio-estudioan egingo dute, eta hamabost egunez luzatuko da. D-Pintxos taldea orain hiru urte sortu zen Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Koadrilako lagunak dira biak eta aspaldiko ideia gorpuzteko erabakia hartu zuten orduan. Behin zein musika mota landu nahi zuten zehaztuta, taldea osatzeko jende bila hasi ziren. Gaur egun, zazpi kidek osatzen dute D-Pintxos: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Iñigo Caballero (gitarra) eta Iker Azpeitia (gitarra). «Otegik orain urte eta erdi utzi zuen taldea», zehaztu du Azpeitiak, «eta Caballero sartu zen bere ordez». Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpeta eta tronboiarekin nahastuta, «metal puntua du egiten dugun musikak», dio Azpeitiak. Sorkuntza lana guztien artean egiten dute, «norbaitek ideia bat ekarri eta guztion artean ateratzen dugu melodia. Lehenengo musika lantzen dugu, eta gero letra». Grabaketa Ame estudioan Gaur egungo gizartearen inguruan pentsatzen dutena adierazteko modua da taldearentzat abestiak sortzea. «Garoñako zentral nuklearra, Saharako egoera, euskara edo maitasuna» dira, Azpeitiaren hitzetan, abesti askotan agertzen diren gaiak. Hasieran, talde ezberdinen bertsioak egiten hasi ziren taula gaineko emanaldietan. Azken urteetan zuzeneko gutxi egin dituzte, «sukaldeko lana» lehenesteko. Sortutako abestiak CD [...]
D-Pintxos taldea orain hiru urte sortu zen Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Koadrilako lagunak dira biak eta aspaldiko ideia gorpuzteko erabakia hartu zuten orduan. Behin zein musika mota landu nahi zuten zehaztuta, taldea osatzeko jende bila hasi ziren.
Gaur egun, zazpi kidek osatzen dute D-Pintxos: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Iñigo Caballero (gitarra) eta Iker Azpeitia (gitarra). «Otegik orain urte eta erdi utzi zuen taldea», zehaztu du Azpeitiak, «eta Caballero sartu zen bere ordez».
Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpeta eta tronboiarekin nahastuta, «metal puntua du egiten dugun musikak», dio Azpeitiak. Sorkuntza lana guztien artean egiten dute, «norbaitek ideia bat ekarri eta guztion artean ateratzen dugu melodia. Lehenengo musika lantzen dugu, eta gero letra».
Grabaketa Ame estudioan
Gaur egungo gizartearen inguruan pentsatzen dutena adierazteko modua da taldearentzat abestiak sortzea. «Garoñako zentral nuklearra, Saharako egoera, euskara edo maitasuna» dira, Azpeitiaren hitzetan, abesti askotan agertzen diren gaiak.
Hasieran, talde ezberdinen bertsioak egiten hasi ziren taula gaineko emanaldietan. Azken urteetan zuzeneko gutxi egin dituzte, «sukaldeko lana» lehenesteko.
Sortutako abestiak CD batean biltzeak bi helburu ditu. Batetik, talde batek aurrera egiteko bide bakarra dela dio Azpeitiak, «ezagutzera emateko eta kontzertuak egiteko ateak irekitzen ditu», zehazten du. Bestetik, etorkizunean egindakoa nonbait bilduta izateko aukera ere eskaintzen du.
Ekainaren 25ean hasiko dituzte grabaketa lana Mutrikuko Ame estudioan. Zazpiak bat izena jarriko diote CDari. 10 abestiz osatuko da «zortzi gureak dira, bat Legazpiko Hartu Arte taldearena eta bestea film bateko soinu bandako bertsio bat», zehaztu du Azpeitiak. Abestien letrak egiterakoan «Asier Iriondoren eta Ibon Sotilen laguntza ezinbestekoa» izan dela diote. Bestalde, udalak ere diruz lagunduko die horretarako diru laguntzen bitartez. Diskoa uztailerako esku artean izango duten arren, aurkezpen kontzertua urriaren 5ean izango da Legazpiko gaztetxean.














