Euskararen erabilera sustatzeko lehiaketa Idiazabalen
IEP! Idiazabalgo Euskara Planak Kilo Bat Alberjinia lehiaketa antolatu du herriko denda, ile-apaindegi eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzeko asmoz. Non eros daiteke produktu hau? galderari erantzun beharko zaie 53 koadrotx...
IEP! Idiazabalgo Euskara Planak Kilo Bat Alberjinia lehiaketa antolatu du herriko denda, ile-apaindegi eta tabernetako bezeroen hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzeko asmoz.
Non eros daiteke produktu hau? galderari erantzun beharko zaie 53 koadrotxo betez.
Ekainak 18tik 30era bitartean parte hartu ahal izango du edonork (taldeka ere parte hartu daiteke, baina erantzun bakarra eman ahal izango da bakarrik). Irabazleen izenak uztailaren lehen astean jakinaraziko dira herriko informazio pantailan. Lehen saria herriko denda, ile-apaindegi eta tabernetan gastatzeko 200 euroko txartela izango da, bigarren irabazleari 100 euroko txartela eta hirugarrenari 50 euroko txartela emango zaizkie.














