Hainbat kontzertu eskainiko dituzte Doinuako ikasleek
Legazpiko Doinua Musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte ekainean zehar, ikasturte amaierarekin bat eginez. Pasa den ekainaren 6an ekin zioten kontzertu sortari, eta datorren ekainaren 25era arte luzatuko dira emanaldiak. Taula gai...
Legazpiko Doinua Musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte ekainean zehar, ikasturte amaierarekin bat eginez. Pasa den ekainaren 6an ekin zioten kontzertu sortari, eta datorren ekainaren 25era arte luzatuko dira emanaldiak. Taula gaineko kontzertuak musika instrumentu ezberdinak aintzat hartuta, eta euren artean nahastuta antolatu dituzte. Musika eskolako ikasleek, ikasturte guztian ikasgelan ikasitakoa jendaurrean erakustera emateko aukera izango dute horrela.
Gaur, diploma kontzertua egin zuten 17:30ean eta helduen emanaldia izan zen, ondoren, 19:00etatik aurrera. Bihar, pianoko eta biolineko ikasleen txanda izango da. 18:00etatik aurrera egongo da hauen emanaldia entzuteko eta ikusteko aukera Latxartegi aretoan. Etzi emanaldi bikoitza izango da. Batetik, flautako ikasleek kontzertua eskainiko dute Latxartegin. Bestetik, Bandako egoitzan izango da perkusio ikasleen entzunaldia ikusteko aukera. Biak ordu berean izango dira, 18:30ean. Era berean, bihar Europako Musikaren Eguna ospatuko da, eta egunarekin bat eginez plazan erakustaldia izango da 16:00etatik aurrera.
San Migel elizako emanaldia
Bestalde, aurten seigarren urtez egingo dute San Joan bezperako San Migel elizako emanaldia Doinuakoek. Ekitaldi hau Burdinola kultur elkartearekin batera antolatzen dute. 12:00etan emango zaio hasiera San Martingo ermitan.
Kontzertu sortari datorren ekainaren 25ean emango zaio amaiera. Gitarrako ikasleen emanaldia izango da egun horretan 17:30ean hasita, Latxartegi aretoan. Herritar guztiak daude kontzertuetara gonbidatuta.













