Hitano hizkera lantzeko lehen barnetegia Ataunen egingo dute, uztailean
Hitano barnetegia antolatu dute, lehenbiziko aldiz, euskara irakaskel batzuek aurtengo udarako. Ataunen izango da estreinaldia, Lizarrustiko parketxean, uztailaren 16tik 21era. Sei egunetan eskolek, irteerek eta mintzapraktikek osatuko dute egitaraua, ...
Hitano barnetegia antolatu dute, lehenbiziko aldiz, euskara irakaskel batzuek aurtengo udarako. Ataunen izango da estreinaldia, Lizarrustiko parketxean, uztailaren 16tik 21era. Sei egunetan eskolek, irteerek eta mintzapraktikek osatuko dute egitaraua, barnetegi funtzionamenduarekin.
Ritxi Lizartza eta Eneko Haritza irakasleek emango dute. Goizetan (08:30-14:30), klaseak izango dira, 11 unitate teoriko-praktiko. Arratsaldean txangoak egingo dituzte Aralar parke naturalera edo Ataungo interesguneetara.
Izena Interneten eman liteke (www.hitzanoa.com). 325 euro da, eta gutxienez 10 lagun behar dira.













