Oaia Perurena artista nafarraren lanak ikusgai daude Aterpe tabernan
Beasaingo Aterpe tabernak Oaia Perurena Berako (Nafarroa) artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Itsasoari begira izenburupean, toki ezberdinetako paisaiak eta ikusmirak biltzen ditu, hala nola Jaizkibel, Ipar Euskal Herria eta Galiziakoak. Denen arteko ...
Beasaingo Aterpe tabernak Oaia Perurena Berako (Nafarroa) artistaren lanak jarri ditu ikusgai.
Itsasoari begira izenburupean, toki ezberdinetako paisaiak eta ikusmirak biltzen ditu, hala nola Jaizkibel, Ipar Euskal Herria eta Galiziakoak. Denen arteko lotura, ordea, itsasoa eta honekin lotutako elementuak dira.
Erakusketa, uztailaren 6ra arte egongo da ikusgai Aterpen.













