Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus, finalerdietara
Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi par...
Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi partiden emaitzak), Zerdiauk Ferro (3-0 eta 1-3), Downtownek Bekause (2-0 eta 1-1) eta Rockusek Tzulo (0-0 eta 1-0).
Finalerdiak ere bi partidetara
Ekainaren 30ean edo uztailaren 1ean, eta uztailaren 7-8ko asteburuan jokatuko dira finalerdiak, bi partidetara. Per la Forzak Zerdiau izango du aurkari finalerdietan, eta Downtownek Rockus. Final nagusia, berriz, uztailaren 14an jokatuko da, eta ondoren, bazkaria egingo dute txapelketan parte hartu duten denek. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.













