Plan estrategiko baten beharra aldarrikatu du PSEk
Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die. Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen urtea. «Okerrena da beste hiru urte geratzen direla. Ezinbestekoa da herriaren beharrak eta lehentasunak zehaztuko dituen programa bat egitea, eta bide batez norabide jakin bat zehazten hastea ere». «Lana sustatzeko planik ez» PSE-EEren lehentasuna lanpostuak sortzea, ekonomia biziberritzea eta komertzioa dinamizatzea dira, Dubreuilek esan duenez, eta udalari kritika egin dio esanez martxan jarritako plan bakarra Eusko Jaurlaritzak Lanbideri eskaintzen dion 4.000 Planaren bidez hamasei langabetu kontratatzea izan dela. «Bilduk ez du jaso aurrekontuetan lana eta ekonomia sustatzeko planik, ezta langabeziaren aurkako planik ere». Horrez gain, Bilduri «koherentzia eza» ere egotzi dio, udaletik kanpo edo agintean daudenean «irizpide ezberdinak» erabiltzen dituztela salatuz. «Beste alderdiek konfiantzazko norbait kontratatzen genuenean erabat deitoragarria zen, eta orain batere lotsagorritu gabe liberatzen dute zinegotzi bat eta Majorirako aholkulari bat». Udalak atez ateko bilketa sistema ezartzeko duen asmoa ere kritikatu du Dubreuilek.
Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die.
Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen urtea. «Okerrena da beste hiru urte geratzen direla. Ezinbestekoa da herriaren beharrak eta lehentasunak zehaztuko dituen programa bat egitea, eta bide batez norabide jakin bat zehazten hastea ere».
«Lana sustatzeko planik ez»
PSE-EEren lehentasuna lanpostuak sortzea, ekonomia biziberritzea eta komertzioa dinamizatzea dira, Dubreuilek esan duenez, eta udalari kritika egin dio esanez martxan jarritako plan bakarra Eusko Jaurlaritzak Lanbideri eskaintzen dion 4.000 Planaren bidez hamasei langabetu kontratatzea izan dela. «Bilduk ez du jaso aurrekontuetan lana eta ekonomia sustatzeko planik, ezta langabeziaren aurkako planik ere».
Horrez gain, Bilduri «koherentzia eza» ere egotzi dio, udaletik kanpo edo agintean daudenean «irizpide ezberdinak» erabiltzen dituztela salatuz. «Beste alderdiek konfiantzazko norbait kontratatzen genuenean erabat deitoragarria zen, eta orain batere lotsagorritu gabe liberatzen dute zinegotzi bat eta Majorirako aholkulari bat». Udalak atez ateko bilketa sistema ezartzeko duen asmoa ere kritikatu du Dubreuilek.














