Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dute herritarren artean
Joan den astean jarri zituen Sasietako Mankomunitateak Ordizian hondakin organikoak bildu ahal izateko poltsa konpostagarriak banatzeko bi makina martxan, eta astebeteren bueltan, 25 bat herritar ari dira egunero-egunero poltsa horien bila joaten. Enrike Enparantza Sasietako teknikariak adierazi duenez, udaletxeko arkupeetan jarritako makinara jo izan dute herritar gehienek, eta zertxobait gutxixeago Majorin jarritako makinara. Aurreko asteazken-ostegun bitartean jaso zituzten Ordizian Correos bidez poltsa horiek jaso ahal izateko txartel pertsonalizatuak. Ordizian 1.944 etxebizitzek egin dute txartela jasotzeko eskaria –Ordiziako etxebizitzen %52–. Berrogei poltsako sorta hartu ahal izateko nahikoa da txartela makinak duen sentsore batera gerturatzearekin, eta aldi berean, pantailan ikusi ahalko da noiz har daitekeen hurrengo poltsa sorta. Normalean 10 astean behin joan behar da poltsak jasotzera, ikusita jende gehienak astean bi-hirutan jaisten duela organikoa. Herritar gehiago organikoa biltzeko asmoz Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dutenik ezin uka, eta Enparantzak nabarmendu du makinak martxan daudenetik ordiziar asko Sasietara deitzen ari direla materia organikoa biltzen hasi nahi dutela eta zer egin behar duten galdetuz. Bai Sasietako eta baita Ordiziako Udalak ere, eskerrak eman nahi dizkie Goienetxe Fundazioaren Garaguneari (Gureak taldea), azkeneko hilabete hauetan eskainitako laguntzarengatik. Goienetxekoak poltsak banatzen aritu dira, alta berriak egiten ere bai, eta baita informazioa ematen ere. Aurrerantzean alta [...]
Joan den astean jarri zituen Sasietako Mankomunitateak Ordizian hondakin organikoak bildu ahal izateko poltsa konpostagarriak banatzeko bi makina martxan, eta astebeteren bueltan, 25 bat herritar ari dira egunero-egunero poltsa horien bila joaten. Enrike Enparantza Sasietako teknikariak adierazi duenez, udaletxeko arkupeetan jarritako makinara jo izan dute herritar gehienek, eta zertxobait gutxixeago Majorin jarritako makinara.
Aurreko asteazken-ostegun bitartean jaso zituzten Ordizian Correos bidez poltsa horiek jaso ahal izateko txartel pertsonalizatuak. Ordizian 1.944 etxebizitzek egin dute txartela jasotzeko eskaria –Ordiziako etxebizitzen %52–. Berrogei poltsako sorta hartu ahal izateko nahikoa da txartela makinak duen sentsore batera gerturatzearekin, eta aldi berean, pantailan ikusi ahalko da noiz har daitekeen hurrengo poltsa sorta. Normalean 10 astean behin joan behar da poltsak jasotzera, ikusita jende gehienak astean bi-hirutan jaisten duela organikoa.
Herritar gehiago organikoa biltzeko asmoz
Poltsa konpostagarrien makinek harrera ona izan dutenik ezin uka, eta Enparantzak nabarmendu du makinak martxan daudenetik ordiziar asko Sasietara deitzen ari direla materia organikoa biltzen hasi nahi dutela eta zer egin behar duten galdetuz.
Bai Sasietako eta baita Ordiziako Udalak ere, eskerrak eman nahi dizkie Goienetxe Fundazioaren Garaguneari (Gureak taldea), azkeneko hilabete hauetan eskainitako laguntzarengatik. Goienetxekoak poltsak banatzen aritu dira, alta berriak egiten ere bai, eta baita informazioa ematen ere. Aurrerantzean alta berrien sortak banatzen jarraituko dute.
Organikoak biltzeko sistemari buruzko informazio gehiagora, Sasietaren webgunean egin daiteke kontsulta.













