Antzizarreko udalekuetako lehen hamabostaldiko talde guztiak bete dira dagoeneko
Antzizar Kiroldegiak eta udalak urtero antolatzen duten udako kanpainaren barruan, bi txandatan banatuta egiten dituzte udalekuak. Aurreneko hamabostaldiko taldea osatu da dagoeneko, kiroldegiko arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Denera 294 lagunek e...
Antzizar Kiroldegiak eta udalak urtero antolatzen duten udako kanpainaren barruan, bi txandatan banatuta egiten dituzte udalekuak. Aurreneko hamabostaldiko taldea osatu da dagoeneko, kiroldegiko arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Denera 294 lagunek eman dute izena aurreneko txanda horretarako; zaintza zerbitzuan berriz, 57 ume daude apuntatuta, eta jangelan beste 60. Ekainaren 25ean hasiko da kirol udalekuen aurreneko txanda. Taldeak osatuta daude, eta zerrendak kiroldegiko sarreran daude ikusgai.
Bigarren txandan ere, bide beretik doaz. Dagoeneko 220 lagunek eman dute izena, eta “toki gutxi” gelditzen dela azaldu dute. Izena emateko epea, hilaren 29ra bitartean edo tokiak bete artean egongo da zabalik. Bestalde, erabiltzaileek hala eskatuta, aurten 3. txanda bat ere izango da, uztailaren 23tik 27ra bitartean. Udako kanpainako eta gainontzeko ikastaroen inguruko informazioa jaso nahi duenak, 943 88 79 00 telefono zenbakira dei dezake.













