Partida 11:30ean hasiko da, aurretik Urola eskolako kimuek jokatuko dute, ondoren garaikurrak banatu eta Musti gogoratzeko tartea hartuko dute bere senitartekoekin batera
Gastronomiarekin zerikusia duten Goierriko zerbitzu turistiko guztiak antolatu eta egituratzeko asmoarekin sortu den Goierri Gastronomika kluba aurkeztu dute gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian. Sektore publikoaren eta pribatuaren elkarlanetik sortu da kluba, eta hasiera honetan ehun eragileren babesa lortu du. Klubaren helburu nagusia Goierriko turismo gastronomikoaren garapena sendotzea da. Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Goiturreko lehendakariak, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Roke Akizu Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak gidatu dute gaur goizeko ekitaldia, klubaren bazkide diren dozenaka eragile ondoan zituztela. Laurek eskerrak eman zizkieten kluba sortzea posible egiten duten eragile guztiei, eta nabarmendu dute klub aitzaindaria dela erkidego mailan. Ehun eragileak Klubeko 100 eragileak honela banatzen dira: 28 jatetxe, 4 sagardotegi, 27 alojamendu (nekazalturismo eta landetxeak, aterpetxeak, hotelak eta pentsioak), 8 gourmet denda, 2 erretegi, pintxo taberna bat, 6 nekazal ustiategi, zerbitzu turistikoetarako lau enpresa, 10 industria bisitagarri, 3 interpretazio zentro, 5 turismo bulego, gozotegi bat eta catering zerbitzurako enpresa bat.
Hiru egun doi, baina ekitaldiz bete-beteak goizetik goizaldera. Olaberriko San Joan jaiak bihar hasiko dira, igandean zaindariaren festaburuarekin bukatzeko. Herriko elkarteen parte-hartzearekin garatuko dira jarduera asko, eta hitzordu gehienek olaberritarren presentzia edo lana eskatuko dute. Larunbata eta igandea izango dira jardunaldi oparoenak, egitarauari dagokionez. San Joan bezpera, etzi, kirol arloak jantziko du batik bat: txirrindularitza lasterketa, plater hausketa, herriko esku pilota nahiz pala finalak edota larruzko paleta erakustaldia zabalduko dituzte egunean zehar. Jende gehien elkartzen den ekitaldia, sasoiari dagokiona, San Joan sua izango da. Aurretik, etzi iluntzean, Eusko Label markako oilasko errea eta txotxeko sagardoa banatuko dituzte, plazan. Jan-edanarekin segiz, igandean hamaiketakoa, eta bihar arkume-txuletak izango dira izar. Moto ikuskizuna Freestyle motako moto erakustaldia da aurtengo jai-egitarauan berritasuna. Igande arratsaldean, Zeba-Zelain, bi gidari profesionalek jauziak eta malabareak egingo dituzte, motorrekin. Sarrera doan da. Maikel Melero eta Gabi Villada rider espainiarrak ekarriko dituzte. Ikuskizunean zehar umeen molto motako jostailuzko moto ere egingo dute. EGITARAUA Ostirala, ekainak 22 11:00. Haur jolas parkea. 13:30. Haurrentzat bazkaria. 15:00. Haur jolas parkea. 18:30. Txupinazoa. Buruhandiak eta trikitilariak. 18:30. Plater hausketa, tiro lehiaketa. Herri mailan. 20:00. Jundajo txaranga. 20:30. Arkume-txuleta jana. Larunbata, ekainak 23 10:00. Gipuzkoako Itzuliko etapa hasiera. Amaitu: 11:50. 10:00 eta 15:00. Plater hausketa, [...]
Gipuzkoako 23. Itzulia bihar hasiko da, Zumarragan, txirrindulari juniorrentzat. Lau eguneko lehia izango dute, aitzinetapa batekin eta errepideko hiru etapa gehiagorekin osatuta. Goierrin jokatuko da gehiena, lau jardunalditatik hiru bertan antolatu b...
Larunbatean bukatuko dira hilaren hasieraz geroztik OGA Ordiziako Gazte Asanblada gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Larunbatean bertan, Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoak. 09:00etan geratu dira gaztet...
Bihar jeitsiko dute zopa-pertza kanpandorretik Txanbolinpeko balkoira, festei hasiera emateko. Aurrekeo urteetako ekintzez gain, berritasun batzuk ere badaude aurten: puzgarriak igerilekuan, koadrilarteko futbito txapelketa arratsaldez, elegante eguna… Lau egun haur, gazte, heldu eta adinekoek primeran pasatzeko. Egitaraua: Ostirala, mozorrotuen gaua -18:00. Buruhandi eta erraldoiak. -19:00. Mozorrotuen topaketa eta Segurako txistulari direnen eta izandakoen alardea Kale Goenetik hasita. -20:00. Zopa pertzaren jeitsiera Segurako Alboradaren doinuaz, pregoia eta ondoren mokadua plazan. -23:00. Txosnetan Siroka eta Holako taldeen kontzertuak. -23:30. Gaubela taldea plazan. Larunbata San joan bezpera, haurren eta koadrilen eguna -10:00. Plater hausketa Mendotze aldean. -10:15. Goiz eresia Kriseilu txistu taldearekin. -10:30/14:00. Haurrentzako jolasak. -12:00/15:00. The Joselontxo’s txaranga. -12:00. Koadrilen arteko hamiaketakoa txosna gunean eta koadrilen arteko poteo jolasa tabernaz taberna. -14:00. Haurren bazkaria plazan. -15:00. Koadrilen bazkaria txosna gunean. -16:00. LV. San Joan Txirrindulari Proba. -17:30. Poxpolo eta konpainia pailazoak plazan. -17:30/20:00. The Joselontxo’s txaranga. -19:00. buruhandi eta erraldoiak. -20:00/21:30. Disko festa Iñigo Etxenikerekin. -23:00. San Joan sua, txistulariak, Sorgin Dantza eta antzerkia. -23:30. Disko festa Iñigo Etxenikerekin. -23:30. Kontzertuak txosna gunean: Debon eta Skatu. Igandea, san joan eguna -10:15. Goiz eresia Kriseilu txistu taldearekin. -10:45. Prozesioa eta Meza Nagusia. -12:00/14:30. Kilkir txaranga. -12:00. Bertsolariak, herriko korua, XI. atari eta balkoi [...]
Asteburu honetan, Tim Burton zinegamile estatu batuarraren Sombras tenebrosas (Dark shadows) filma emango dute Beasaingo herri antzokian. Bere ohiko estetika gotiko eta ilunak, eta umore ironiko eta zenbaitetan surrealista berreskuratu ditu Burtonek a...
Antzizar Kiroldegiak eta udalak urtero antolatzen duten udako kanpainaren barruan, bi txandatan banatuta egiten dituzte udalekuak. Aurreneko hamabostaldiko taldea osatu da dagoeneko, kiroldegiko arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Denera 294 lagunek e...
Badira oporrak hondartza eta diskoteka artean pasa beharrean, elkartasun proiektuetan laguntzeko prest dauden gazteak. Horiengan pentsatuz, Beasaingo Udalak kooperazio proiektuetan parte hartzen duten gazteentzako bekak ematen ditu urtero. Aurten ere, herriko zortzi gazte laguntza beharrean dauden herrialdeetara joango dira udan, lau garapen proiektutan parte hartzeko asmoarekin. Gazte horietako batzuk Beasaingo udaletxean bildu ziren atzo, Iñaki Saldaña gizarte arloko zinegotziarekin batera. Saldañak, gazte horiek egiten duten lanaren garrantzia aitortzeaz gain, udalak ere, beka hauen bidez, «bere aletxoa» jarri nahi duela azaldu zuen. Aurten, 10.000 euro bideratu ditu udalak elkartasun proiektuetan parte hartuko duten gazteen beketarako. Afrikara eta Hego Amerikara joango diren gazte horiei, «esperientzia aberasgarria izan dezatela, eta handik bueltakoan egindakoa transmititu dezatela» eskatu zien. Herriak Elkarlanean erakundearen bidez, hiru lagun joango dira udan Haitiko Jacmel hirira. Marta Arnaez da gazte horietako bat. Hiri horretan, Herriak Elkarlanean erakundeak, «hainbat proiektu» dituela azaldu du Arnaezek: «nutrizio zentro bat, eskola eta beste hainbat proiektu». Egitasmo horien jarraipena egin eta umeen nutrizioa kontrolatuko dute. Horrez gain, osasun zentroaren eta eskolaren mantenimenduan ere lagunduko dute. Mukwano-Lagun eta Amigos Solidarios erakunden bidez, beste bi gazte joango dira Ugandara. Edurne Berasategik azaldu duenez, han lan egiten duen Nefaha GKEari laguntzera doaz. Nefajak «bi proiektu ditu martxan: bukatzear dagoen umezurztegi bat, eta bestea, eskola txiki [...]