Beasaingo zortzi gaztek elkartasun proiektuetan parte hartuko dute uda honetan
Badira oporrak hondartza eta diskoteka artean pasa beharrean, elkartasun proiektuetan laguntzeko prest dauden gazteak. Horiengan pentsatuz, Beasaingo Udalak kooperazio proiektuetan parte hartzen duten gazteentzako bekak ematen ditu urtero. Aurten ere, herriko zortzi gazte laguntza beharrean dauden herrialdeetara joango dira udan, lau garapen proiektutan parte hartzeko asmoarekin. Gazte horietako batzuk Beasaingo udaletxean bildu ziren atzo, Iñaki Saldaña gizarte arloko zinegotziarekin batera. Saldañak, gazte horiek egiten duten lanaren garrantzia aitortzeaz gain, udalak ere, beka hauen bidez, «bere aletxoa» jarri nahi duela azaldu zuen. Aurten, 10.000 euro bideratu ditu udalak elkartasun proiektuetan parte hartuko duten gazteen beketarako. Afrikara eta Hego Amerikara joango diren gazte horiei, «esperientzia aberasgarria izan dezatela, eta handik bueltakoan egindakoa transmititu dezatela» eskatu zien. Herriak Elkarlanean erakundearen bidez, hiru lagun joango dira udan Haitiko Jacmel hirira. Marta Arnaez da gazte horietako bat. Hiri horretan, Herriak Elkarlanean erakundeak, «hainbat proiektu» dituela azaldu du Arnaezek: «nutrizio zentro bat, eskola eta beste hainbat proiektu». Egitasmo horien jarraipena egin eta umeen nutrizioa kontrolatuko dute. Horrez gain, osasun zentroaren eta eskolaren mantenimenduan ere lagunduko dute. Mukwano-Lagun eta Amigos Solidarios erakunden bidez, beste bi gazte joango dira Ugandara. Edurne Berasategik azaldu duenez, han lan egiten duen Nefaha GKEari laguntzera doaz. Nefajak «bi proiektu ditu martxan: bukatzear dagoen umezurztegi bat, eta bestea, eskola txiki [...]

Udan Afrikara eta Hego Amerikara joango diren gazteetako batzuk, atzo, Iñaki Saldaña zinegotziarekin batera.
Badira oporrak hondartza eta diskoteka artean pasa beharrean, elkartasun proiektuetan laguntzeko prest dauden gazteak. Horiengan pentsatuz, Beasaingo Udalak kooperazio proiektuetan parte hartzen duten gazteentzako bekak ematen ditu urtero. Aurten ere, herriko zortzi gazte laguntza beharrean dauden herrialdeetara joango dira udan, lau garapen proiektutan parte hartzeko asmoarekin.
Gazte horietako batzuk Beasaingo udaletxean bildu ziren atzo, Iñaki Saldaña gizarte arloko zinegotziarekin batera. Saldañak, gazte horiek egiten duten lanaren garrantzia aitortzeaz gain, udalak ere, beka hauen bidez, «bere aletxoa» jarri nahi duela azaldu zuen. Aurten, 10.000 euro bideratu ditu udalak elkartasun proiektuetan parte hartuko duten gazteen beketarako. Afrikara eta Hego Amerikara joango diren gazte horiei, «esperientzia aberasgarria izan dezatela, eta handik bueltakoan egindakoa transmititu dezatela» eskatu zien.
Herriak Elkarlanean erakundearen bidez, hiru lagun joango dira udan Haitiko Jacmel hirira. Marta Arnaez da gazte horietako bat. Hiri horretan, Herriak Elkarlanean erakundeak, «hainbat proiektu» dituela azaldu du Arnaezek: «nutrizio zentro bat, eskola eta beste hainbat proiektu». Egitasmo horien jarraipena egin eta umeen nutrizioa kontrolatuko dute. Horrez gain, osasun zentroaren eta eskolaren mantenimenduan ere lagunduko dute.
Mukwano-Lagun eta Amigos Solidarios erakunden bidez, beste bi gazte joango dira Ugandara. Edurne Berasategik azaldu duenez, han lan egiten duen Nefaha GKEari laguntzera doaz. Nefajak «bi proiektu ditu martxan: bukatzear dagoen umezurztegi bat, eta bestea, eskola txiki bat egitea». Beraien asmoa, bertako eskolak ezagutu eta haurren hezkuntza mailari eta asistentziari buruzko datuak biltzea izango da.
Haurralde fundazioak Boliviako emakumeen zentroa laguntzeko proiektu bat du esku artean, eta Beasaingo bi gazte joango dira bertara, Ander Iraola eta Igone Txintxurreta. Tarifa departamenduko negazal komunitateetan lan egingo dute. Txintxurretak azaldu duenez, «negutegi bat jarri zen komunitate horientzat, eta orain hori garatu nahi da». Nekazal arloko mikro enpresak sortu nahi dituzte, eta Iraolaren hitzetan, «guk bultzada bat emango diegu, etorkizunerako iraunkorrak izan daitezen».
Azkenik, Zarauzko ACOES elkartearen izenean, Naia Duarte joango da. Erakunde horrek, Hondurasen hainbat proiektu dituela azaldu du: «hezkuntza, osasun eta prebentzio proiektuak, batez ere gunerik baztertuenetan». Proiektu horiek bertatik bertara ezagutu eta beharrik gehiena dagoen egitasmoan laguntzea da bere asmoa, batez ere hezkuntza alorrean.
«Esperientzia aberasgarria»
Gazte horiek, egin beharreko proiektuen arabera, hiru eta zortzi aste artean pasako dituzte kanpoan. Aurrenekoak datorren astean bertan aterako dira; gainontzekoak, uztailaren erdi aldetik aurrera. Gazte horietako batzuk lauzpabost urte daramatzate antzeko proiektuetan parte hartzen, baina beste batzuentzat, aurreneko urtea izango da hau. Ander Iraolak, esaetarako, «kanpoan egotea eta beste kulturetako jendearekin lan egitea, esperientzia aberasgarria» izango dela uste du, eta bueltakoan, «gauzak beste era batera ikusteko aukera» emango diola.













