Olaberrian bihar hasiko dituzte San Joan jaiak, igandera arte
Hiru egun doi, baina ekitaldiz bete-beteak goizetik goizaldera. Olaberriko San Joan jaiak bihar hasiko dira, igandean zaindariaren festaburuarekin bukatzeko. Herriko elkarteen parte-hartzearekin garatuko dira jarduera asko, eta hitzordu gehienek olaberritarren presentzia edo lana eskatuko dute. Larunbata eta igandea izango dira jardunaldi oparoenak, egitarauari dagokionez. San Joan bezpera, etzi, kirol arloak jantziko du batik bat: txirrindularitza lasterketa, plater hausketa, herriko esku pilota nahiz pala finalak edota larruzko paleta erakustaldia zabalduko dituzte egunean zehar. Jende gehien elkartzen den ekitaldia, sasoiari dagokiona, San Joan sua izango da. Aurretik, etzi iluntzean, Eusko Label markako oilasko errea eta txotxeko sagardoa banatuko dituzte, plazan. Jan-edanarekin segiz, igandean hamaiketakoa, eta bihar arkume-txuletak izango dira izar. Moto ikuskizuna Freestyle motako moto erakustaldia da aurtengo jai-egitarauan berritasuna. Igande arratsaldean, Zeba-Zelain, bi gidari profesionalek jauziak eta malabareak egingo dituzte, motorrekin. Sarrera doan da. Maikel Melero eta Gabi Villada rider espainiarrak ekarriko dituzte. Ikuskizunean zehar umeen molto motako jostailuzko moto ere egingo dute. EGITARAUA Ostirala, ekainak 22 11:00. Haur jolas parkea. 13:30. Haurrentzat bazkaria. 15:00. Haur jolas parkea. 18:30. Txupinazoa. Buruhandiak eta trikitilariak. 18:30. Plater hausketa, tiro lehiaketa. Herri mailan. 20:00. Jundajo txaranga. 20:30. Arkume-txuleta jana. Larunbata, ekainak 23 10:00. Gipuzkoako Itzuliko etapa hasiera. Amaitu: 11:50. 10:00 eta 15:00. Plater hausketa, [...]
Hiru egun doi, baina ekitaldiz bete-beteak goizetik goizaldera. Olaberriko San Joan jaiak bihar hasiko dira, igandean zaindariaren festaburuarekin bukatzeko. Herriko elkarteen parte-hartzearekin garatuko dira jarduera asko, eta hitzordu gehienek olaberritarren presentzia edo lana eskatuko dute.
Larunbata eta igandea izango dira jardunaldi oparoenak, egitarauari dagokionez. San Joan bezpera, etzi, kirol arloak jantziko du batik bat: txirrindularitza lasterketa, plater hausketa, herriko esku pilota nahiz pala finalak edota larruzko paleta erakustaldia zabalduko dituzte egunean zehar.
Jende gehien elkartzen den ekitaldia, sasoiari dagokiona, San Joan sua izango da. Aurretik, etzi iluntzean, Eusko Label markako oilasko errea eta txotxeko sagardoa banatuko dituzte, plazan. Jan-edanarekin segiz, igandean hamaiketakoa, eta bihar arkume-txuletak izango dira izar.
Moto ikuskizuna
Freestyle motako moto erakustaldia da aurtengo jai-egitarauan berritasuna. Igande arratsaldean, Zeba-Zelain, bi gidari profesionalek jauziak eta malabareak egingo dituzte, motorrekin. Sarrera doan da. Maikel Melero eta Gabi Villada rider espainiarrak ekarriko dituzte.
Ikuskizunean zehar umeen molto motako jostailuzko moto ere egingo dute.
EGITARAUA
Ostirala, ekainak 22
- 11:00. Haur jolas parkea.
- 13:30. Haurrentzat bazkaria.
- 15:00. Haur jolas parkea.
- 18:30. Txupinazoa. Buruhandiak eta trikitilariak.
- 18:30. Plater hausketa, tiro lehiaketa. Herri mailan.
- 20:00. Jundajo txaranga.
- 20:30. Arkume-txuleta jana.
Larunbata, ekainak 23
- 10:00. Gipuzkoako Itzuliko etapa hasiera. Amaitu: 11:50.
- 10:00 eta 15:00. Plater hausketa, Gipuzkoa mailan.
- 11:00. San Joan pilota txapelketako finalak.
- 11:00. Eskola Txikien 2013ko festaren alde salmenta.
- 16:00. Haur jolasak.
- 17:30. Patata Tropikala taldearen Mendiko altxorra ikuskaria,
- 18:00. Pala txapelketa. Gero, larruzko paleta jaialdia.
- 19:00. Lore bedeinkapena.
- 19:30. Ikurrina altxatzea.
- 20:30. Oilasko errea eta sagardoa txotxetik.
- 23:00. San Joan sua.
- Ondoren. Dantzaldia, Arantxa eta Pantxorekin.
Igandea, ekainak 24, San Joan eguna
- 10:00-11:30. Bola txapelketa.
- 11:00. Meza, Zeba eta Urmaiz (Ormaiztegi) abesbatzekin.
- 12:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa.
- 12:30. Hamaiketakoa.
- 17:00. Jostailuzko moto lasterketa, haurrentzat.
- 18:00. ‘Freestyle’ moto ikuskizuna, Zeba-Zelai parkean.
- 23:15. Su-festa.













