Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoek
Larunbatean bukatuko dira hilaren hasieraz geroztik OGA Ordiziako Gazte Asanblada gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Larunbatean bertan, Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoak. 09:00etan geratu dira gaztet...
Larunbatean bukatuko dira hilaren hasieraz geroztik OGA Ordiziako Gazte Asanblada gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Larunbatean bertan, Oria ibaia garbitzera joateko deia egin dute gaztetxekoak. 09:00etan geratu dira gaztetxean, eta Lazkaibarko zubi paretik hasiko dira garbiketa lanetan. Behin erreka garbituta, gaztetxeak hamaiketakoa eskainiko die parte hartzaile guztiei.
Ordiziako Udalak ere babestu egin da gaztetxekoen ekimena, eta zehaztu du parte hartzaile guztiei zabor bilketarako poltsak eta eskularruak utziko dizkiela. Arropa eta oinetako egokiak eramatea norberaren kontua izango da. Era berean, udalak asegurua egingo die hala eskatzen duten herritar guztiei. Gaur da aseguru eskaera egiteko azken eguna. Nortasun agiriaren kopia bat utzi beharko dute asegurua nahi dutenek arreta bulegoan (goizez) edo Barrena kultur etxean (arratsaldez).
Gaur eta bihar ere ekitaldiak
Gaur, 17:00etan, lehen sorospen ikastaroa egingo dute gaztetxean, eta bihar, berriz, zaborraren kudeaketari buruzko bideo eta kafe tertulia egingo dute, 19:00etan.













