Tim Burtonen ‘Dark shadows’ filma eskainiko dute asteburuan Beasainen
Asteburu honetan, Tim Burton zinegamile estatu batuarraren Sombras tenebrosas (Dark shadows) filma emango dute Beasaingo herri antzokian. Bere ohiko estetika gotiko eta ilunak, eta umore ironiko eta zenbaitetan surrealista berreskuratu ditu Burtonek a...
Asteburu honetan, Tim Burton zinegamile estatu batuarraren Sombras tenebrosas (Dark shadows) filma emango dute Beasaingo herri antzokian. Bere ohiko estetika gotiko eta ilunak, eta umore ironiko eta zenbaitetan surrealista berreskuratu ditu Burtonek azken filmean. Johnny Depp aktoreak, berrehun urte lurpean egin dituen banpiro baten rola jokatzen du. Behin maldizioa bukatutakoan, esnatu eta lurrazalera itzuliko da, baina 1972an. Gauzak asko aldatu dira lurpean egin dituen bi mende horietan. Hau da asteburuko emanaldien ordutegia:
- Hilak 22, ostirala: 22:15
- Hilak 23, larunbata: 19:30 eta 22:15
- Hilak 24, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
- Hilak 25, astelehena: 19:30 eta 22:15













