Atez atekoaren aurka sinadurak bilduko dituzte gaur Lazkaon
Lazkaoko Udalak onartua duen atez ateko hiri hondakin bilketa sistemaren aurka sinadurak bilduko dituzte, gaur, Lazkaon. Herritarren sustenguak biltzeko mahaia jarriko dute, Kutxa parean, 18:00etatik 20:00etara. Astelehen goizean egin zuten lehen bilke...
Lazkaoko Udalak onartua duen atez ateko hiri hondakin bilketa sistemaren aurka sinadurak bilduko dituzte, gaur, Lazkaon. Herritarren sustenguak biltzeko mahaia jarriko dute, Kutxa parean, 18:00etatik 20:00etara. Astelehen goizean egin zuten lehen bilketa. Adinez hemezortzi urtetik gorakoek, Lazkaon bizi denak edo bertan erroldatuta dagoenak, edo herrian “enpresa bat duenak” eman dezake sinadura.