Enpresa ekimen berrien agiriak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekin
Goieki garapen agentziak antolatutako Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketarako lanak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekik Ordizian dituen bulegoetan bertan. Sariketaren oinarriak, galdeketak eta izena emateko orriak www.goierri.org webg...
Goieki garapen agentziak antolatutako Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketarako lanak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekik Ordizian dituen bulegoetan bertan. Sariketaren oinarriak, galdeketak eta izena emateko orriak www.goierri.org webgunean eskura daitezke.
Sariketa bi mailatan banatu dute aurten ere. Enpresa ekimen berriko proiektu onena sarituko da aurrenekoan, eta enpresan egindako proiektu berritzaile onena bigarrenean. 2011n zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plan bat landu duten sustatzaileak aurkez daitezke lehenengora –irabazleak 6.000 euro jasoko ditu–, eta 2011n enpresa barruan proiektu berritzaileren bat garatu duten enpresak bigarrenera –3.000 euroko saria–.
Enpresa sustatzaileen irudia bultzatzea, eta eskualdean lana eta aberastasuna sortzea dira bi sariketen helburuak, beti ere proiektu berritzaile, sendo eta bideragarriak aurkezten badira. Bi sariketetako irabazleen izenak uztailaren erdialdean jakinarazi ditu Goiekik.
Enpresa kudeaketa ikastaroa
Bestalde, datorren astelehenean da hastekoa Goiekik antolatutako Enpresa kudeaketa ikastaroa. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena ematen dioten ikastaroan enpresa ideia bat duten pertsona guztiek har dezakete parte. Uztailaren 6a bitarte egingo da ikastaroa, astelelehenetik ostiralera (09:00-14:00). Informazio gehiagorako 943 16 18 31era dei daiteke.