Igor Esnaola da sega ligako lehen liderra, Tolosako jardunaldiaren ondoren
Almitza sega elkarteak antolatuta nazioarteko moldean jokatzen den Euskal Herriko bakarkako ligan Igor Esnaola legorretarra da sailkapenaren buru. Tolosan jokatu zen aurreneko jardunaldia igandean, eta jokoan ziren 75 puntu Esnaolak eskuratu zituen, 100 metro koadroko area 2:29,57 minutuan ebakita. Jexux Mari Goenagak egin du bigarren, 2:41,65ekin. Bixente Mitxelena (2:54,56) eta Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (2:57,97) dira sailkapenean hirugarren eta laugarren. Lau horiek lortu dute lana hiru minuturen azpitik burutzea. Txukuntasun irizpideen arabera denbora-zigorrak gehitzen dizkiete segalariei. . Tolosako Iurramendiko lehen saioan guztira 33 segalarik parte hartu dute. Horietatik 23 gizonezkoen maila nagusian aritu dira, 23 urtetik gorakoenean. Tartean da gazte mailako bakarra ere, Oier Urkola, bakarra denez helduekin ariko dena. Emakumezkoen atal nagusian, hiru segalari aritu dira. Alatzne Etxeburua jarri da buru, 35 metro koadroko saila 1:40 minutuan ebakita. Bigarren Aloña Galarraga idiazabaldarra dago, 2:02,29 minuturekin. Hirugarrena Ixabel Ansa da (2:51,39). Nesken artean antolatu ahal izan dute gazte mailako txapelketa. Arlo horretan 16-23 urte bitarteko lau segalari aritu ziren Tolosan. Ainara Otamendi izen zen onea (1:54,13), Ainhoa Galarraga oso gertutik zuela (1:56,76). Mutiletan, 16 urtetik beherako hiru segalari partaide daude. Aimar Garmendia zaldibiarra da lider (1:17,97), Aitor Intsausti eta Unai Mitxelena ondoren. Bigarren jardunaldia, bihar Sega ligaxka hiru saiok [...]
Almitza sega elkarteak antolatuta nazioarteko moldean jokatzen den Euskal Herriko bakarkako ligan Igor Esnaola legorretarra da sailkapenaren buru. Tolosan jokatu zen aurreneko jardunaldia igandean, eta jokoan ziren 75 puntu Esnaolak eskuratu zituen, 100 metro koadroko area 2:29,57 minutuan ebakita.
Jexux Mari Goenagak egin du bigarren, 2:41,65ekin. Bixente Mitxelena (2:54,56) eta Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (2:57,97) dira sailkapenean hirugarren eta laugarren. Lau horiek lortu dute lana hiru minuturen azpitik burutzea. Txukuntasun irizpideen arabera denbora-zigorrak gehitzen dizkiete segalariei. .
Tolosako Iurramendiko lehen saioan guztira 33 segalarik parte hartu dute. Horietatik 23 gizonezkoen maila nagusian aritu dira, 23 urtetik gorakoenean. Tartean da gazte mailako bakarra ere, Oier Urkola, bakarra denez helduekin ariko dena.
Emakumezkoen atal nagusian, hiru segalari aritu dira. Alatzne Etxeburua jarri da buru, 35 metro koadroko saila 1:40 minutuan ebakita. Bigarren Aloña Galarraga idiazabaldarra dago, 2:02,29 minuturekin. Hirugarrena Ixabel Ansa da (2:51,39).
Nesken artean antolatu ahal izan dute gazte mailako txapelketa. Arlo horretan 16-23 urte bitarteko lau segalari aritu ziren Tolosan. Ainara Otamendi izen zen onea (1:54,13), Ainhoa Galarraga oso gertutik zuela (1:56,76).
Mutiletan, 16 urtetik beherako hiru segalari partaide daude. Aimar Garmendia zaldibiarra da lider (1:17,97), Aitor Intsausti eta Unai Mitxelena ondoren.
Bigarren jardunaldia, bihar
Sega ligaxka hiru saiok osatuko dute. Bigarren jardunaldia bihar, larunbata, jokatuko da Etxalekun (Nafarroa). 16:30ean sailen zozketa egingo dute, eta lehiaketa 17:00etan hasiko da.
Azkena Zaldibian izango da, uztailaren 22an, 11:00etan .