Neskatxen soka-dantza egingo dute bihar, San Joan bezperako suaren inguruan
Goierriko herri guztietan bezala, Beasainen ere sua piztuko dute bihar, San Joan bezperan, neguko solstizioari agur esan eta udakoari ongi etorria emateko. Beasaingoak badu, ordea, berezitasun bat. Izan ere, neskatxen soka-dantza egiten dute egun horr...
Goierriko herri guztietan bezala, Beasainen ere sua piztuko dute bihar, San Joan bezperan, neguko solstizioari agur esan eta udakoari ongi etorria emateko. Beasaingoak badu, ordea, berezitasun bat. Izan ere, neskatxen soka-dantza egiten dute egun horretan. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek, garai bateko ohitura berreskuratu nahi izan zuten 2008an, aurreneko aldiz, neskatxen soka-dantza edo esku-dantza egin zutenean. Harrezkero urtero antolatu izan dute ekitaldi hori.
Larunbat honetan, arratsaldean elkartuko dira dantzari gazteak, loreak bildu eta koroak egiteko. Egitaraua, ordea, gauean hasiko da. 21:30ean, txistulariek lagunduta, kalejiran igoko dira herrigunetik Barrendain plazara. 22:00etan hasiko da esku-dantza, eta ondoren, 22:30ean piztuko dute sua. Gaua bukatzeko, Koskola txarangakoen doinuak izango dituzte.