Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela esan du Ertzaintzak
Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz. Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten. Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek [...]
Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz.
Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten.
Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek atzo deklaratu zuten epailearen aurrean, Tolosan.