Terrazen ordenantza aztertzeko lehen batzarra asteazkenean egingo dute
Tabernetako terrazen ordenantza definitzeko parte hartze prozesua jarriko du martxan udalak. Hiru bilera egingo dituzte, eta nahi duten herritar guztientzako irekiak izango dira. Aurreneko bilera datorren asteazkenean, hilak 28, egingo dute, goizeko 10...
Tabernetako terrazen ordenantza definitzeko parte hartze prozesua jarriko du martxan udalak. Hiru bilera egingo dituzte, eta nahi duten herritar guztientzako irekiak izango dira. Aurreneko bilera datorren asteazkenean, hilak 28, egingo dute, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Igartza jauregian. Parte hartu nahi dutenek, astelehenerako eman behar dute izena. Horretarako, udaletxera deitu (943 02 81 08) edo mezu bat bidali behar da komunikazioa@beasain helbidera.
Aurreneko bileran, terrazen inguruko egoera aztertu eta arazoaren ezaugarriak eta jatorriak identifikatuko dituzte. Bigarrenean, balizko irtenbideen inguruko hausnarketa egingo dute. Eta hirugarren eta azken bileran, adostasunera iristen saiatuko dira.