Troumouseko zirkora joango dira Arrastaka taldekoak datorren asteburuan
Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioetan dagoen Troumouseko zirkora egingo du hurrengo asteburuko mendi irteera. Bertan, hiru mila metroko altuera duten lau mendi igoko dituzte. Bidean zehar, teknika apur bat eskatzen duten igoera eta jaitsierak, ertzak eta rappelak egingo dituzte. Larunbatean, hilak 30, abiatutako dira Huesca (Espainia) aldera. Chisagüesetik abiatu, eta La Mundiako gailurra (3.133 m.) igoko dute aurrena. Handik, Pequeña Mundia (3.096), Sierra Morena (3.090) eta Pico de Troumouse (3.085) igoko dituzte. Arrastaka taldekoek azaldu dutenez, «zailtasun pixka bat duten ertzetan ibiltzen hasteko» ibilbide egokia da. Paso del Gato aireko gunea eta Sierra Morena jaisteko gainditu beharreko 35 metroko rappela dira beste puntu zailenetako batzuk. Izena emako bilera, asteartean Asteburuko irteeran parte hartu nahi dutenek, astearte honetan egingo duten bilerara joan behar dute. Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Informazio gehiago, 646 85 56 20 zenbakira deituta edo Arrastakaren webgunean jaso daiteke.
Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioetan dagoen Troumouseko zirkora egingo du hurrengo asteburuko mendi irteera. Bertan, hiru mila metroko altuera duten lau mendi igoko dituzte. Bidean zehar, teknika apur bat eskatzen duten igoera eta jaitsierak, ertzak eta rappelak egingo dituzte.
Larunbatean, hilak 30, abiatutako dira Huesca (Espainia) aldera. Chisagüesetik abiatu, eta La Mundiako gailurra (3.133 m.) igoko dute aurrena. Handik, Pequeña Mundia (3.096), Sierra Morena (3.090) eta Pico de Troumouse (3.085) igoko dituzte.
Arrastaka taldekoek azaldu dutenez, «zailtasun pixka bat duten ertzetan ibiltzen hasteko» ibilbide egokia da. Paso del Gato aireko gunea eta Sierra Morena jaisteko gainditu beharreko 35 metroko rappela dira beste puntu zailenetako batzuk.
Izena emako bilera, asteartean
Asteburuko irteeran parte hartu nahi dutenek, astearte honetan egingo duten bilerara joan behar dute. Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Informazio gehiago, 646 85 56 20 zenbakira deituta edo Arrastakaren webgunean jaso daiteke.