
Gaur eguerdian Zumarragako udaletxean egin den prentsaurrekoan kontagailu sistema berria aurkeztu dute Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Angel Manuel Aquagesteko arduradunak. Serranoren esanetan “jasangarritasunerako beste pausu bat” izango da proiektu hau.
Kontagailu berri hauen bidez, uren kontsumoa zehatzago kontrolatuko da eta kontsumitzaile bakoitzak bere ordenagailu edo mugikorretik zenbait gastatzen ari denaren inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango du erabiltzaie eta pasahitz bat erabiliz. Egunez-eguneko informazioa jaso dezake bezeroak, baita ordukakoa ere, eta nahi izanez gero grafika moduan ere ikusi ahalko du. Uraren kontsumoan ezbeharrak daudela detektatu ere egingo ditu sistema honek eta erabiltzailearen email helbidera mezu bat helaraziko zaio gainera.
Informazio guzti hau
www.aquagest.net webgunean ikusi ahal izango da, eta uraren faktura paperean jaso ordez, bertan ikusi ahalko da. Kexa eta eskariak ere bertara helaraz daitezke.
Sistema berri hau oraingoz herriko 354 etxebizitzetan bakarrik jarri bada ere, legealdi honen amaierarako zumarragar guztiengana iristea espero dute; lehenengoak etxe zaharrenetan eta kontagailua etxe barruan duten eraikinetan jarri dituzte, behar gehien hauek dutela iritzita. 650.000 euro inguruko inbertsioa egingo da guztira.