Zapatari kaleko festa egingo dute aurten, aurreneko aldiz
Herriak zabaltzen diren heinean, auzo berriak sortzen joaten dira. Eta horiekin batera, ohitura berriak. Auzo horietako bat da Beasaingo Zapatari kalea. Azken urteetan egin dituzten etxebizitza berriak direla eta, jende gazte asko joan da bertara...
Herriak zabaltzen diren heinean, auzo berriak sortzen joaten dira. Eta horiekin batera, ohitura berriak. Auzo horietako bat da Beasaingo Zapatari kalea. Azken urteetan egin dituzten etxebizitza berriak direla eta, jende gazte asko joan da bertara bizitzera, eta aurten, aurreneko aldiz, auzo horretako festa egitea erabaki dute.
San Joan bezpera izanda, eta auzo horretan lehendik ere sua pizten zela aprobetxatuz, egun hori aukeratu dute festa eguna antolatzeko. Egun osorako egitaraua prestatu dute gainera, auzoko ume, gazte eta helduentzako moduko ekitaldiekin.
Hamaiketan botako suziria, eta segidan, umeentzako jolasak eta bazkaria izango dituzte. 15:00etatik aurrera, ludoteka ere izango da, umeentzako puzgarri, arku tiraketa eta txirrindu probekin. 16:00etan, mus txapelketa egingo dute, Irizar tabernan. Ordu berean, helduentzako jolasak ere izango dira; tartean, I. Zapata jaurtiketa txapelketa. 18:00etan, berriz, Dinero Para Rato taldeak joko du.













