Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du Gipuzkoako itzuliko bigarren etapa
Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du gaur goizean Olaberrian hasi eta amaitu den gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari itzuliko bigarren etapa. Aranburu segundu batzuen aldearekin heldu da eta lider jarri da. Asteleheneko azken etapa ere Goierrin jo...
Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du gaur goizean Olaberrian hasi eta amaitu den gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari itzuliko bigarren etapa. Aranburu segundu batzuen aldearekin heldu da eta lider jarri da. Asteleheneko azken etapa ere Goierrin jokatuko da. Txirrindulariak Seguratik abiatuko dira eta helmuga ere Seguran izango da.













