Legazpiarrek ikurrina lehenengoz udaletxeko balkoian jarri zuen udalbatza omendu dute
1932ko ekainaren 4an Legazpiko udalbatzak lehenengoz ikurrina udaletxeko balkoian jartzea onartu zuen. Urte hartako San Inazio egunean jarri zen. Legazpiarrek gertaera haren 80. urteurrena ospatu dute, udalbatza hartako kideak omenduz eta ikurrina hand...
1932ko ekainaren 4an Legazpiko udalbatzak lehenengoz ikurrina udaletxeko balkoian jartzea onartu zuen. Urte hartako San Inazio egunean jarri zen. Legazpiarrek gertaera haren 80. urteurrena ospatu dute, udalbatza hartako kideak omenduz eta ikurrina handi bat udaletxearen atzealdean jarriz.
1932ko alkatearen eta zinegotzien ondorengoek ikurrina hagaraino eraman dute eta ondoren han ipini da. Legazpiarrek herriko ereserkia abesten zuten bitartean dantzariek dantza egin dute eta ondoren bertsoak abestu dituzte.

















