San Joan festak Olaberrian
Olaberrian San Joan festak ospatzen ari dira. Goizean jubenil mailako txirrindulari lasterketako bigarren etapa izan da. Caja Rural taldeko Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du. Horretaz gain, plater tiraketa eta San Joan pilota txapelketako finalak ...
Olaberrian San Joan festak ospatzen ari dira. Goizean jubenil mailako txirrindulari lasterketako bigarren etapa izan da. Caja Rural taldeko Alex Aranburu beasaindarrak irabazi du. Horretaz gain, plater tiraketa eta San Joan pilota txapelketako finalak jokatu dira. Lehen partida, 6 eta 9 urte artekoena, Afrika Aldasoro eta Itoitz Urkiolak irabazi dute. Bigarrena, 9 eta 12 urte artekoena, Iker Garrido eta Unai Miguelek. Azkena, 22 urtez azpikoek paletarekin jokatu dutena, Ibarguren II eta Arrutik. Bestalde, eskola txikien festaren alde, arropa, pintxoak, sagardoa eta txakolina saldu dira.
Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 16:00etan haurrentzako jolasak izango dira, 17:30ean Patata Tropikala taldeak Mendiko Altxorra ikuskizuna eskainiko du eta 18:00etan paleta txapelketako finalak jokatuko dira.
19:00etan lorak bedeinkatuko dira, 19:30ean ikurrina jarriko da eta 20:30ean oilasko errea jateko eta sagardoa edateko aukera izango da. Bukatzeko, 23:00etan sua piztuko da.













