San Joan festak Otegi-Enea Majorin
Otegi-Enea Majori auzoko bizilagunak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur goizean haurrentzako marrazki lehiaketa, sukaldari lehiaketa, dantza saioa eta pintxo salmenta izan dira. 14:30ean bazkaria hasiko da eta 16:30ean mus txapelketa. Ondoren mozo...
Otegi-Enea Majori auzoko bizilagunak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur goizean haurrentzako marrazki lehiaketa, sukaldari lehiaketa, dantza saioa eta pintxo salmenta izan dira. 14:30ean bazkaria hasiko da eta 16:30ean mus txapelketa. Ondoren mozorro lehiaketa eta sardina jana izango dira. 22:00etan Rivas jaunak sua piztuko du eta ondoren DJ Sevioren saioa eta dantzaldia izango dira.
Bihar, 11:30ean, Oroith Txiki abesbatzak abestuko du eta tortilla lehiaketa izango da. Ondoren, Ibon magoaren saioa hasiko da. 12:30ean pintxoak salduko dira. 13:00etan auzoen arteko herri kirol saioa izango da. Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 16:00etan toka txapelketa jokatuko da, 19:00etan haurrek Gorritiren animaliekin jolasteko aukera izango dute eta 20:30ean buruhandiak izango dira.

















