Txirrindulariak eta koadrilen bazkaria Segurako jaietan
Segurarrak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur goizean plater tiraketa, goiz eresia, haurrentzat jolasak, txaranga eta poteoa izan dira. Ondoren, koadrilak bazkaltzera joan dira. 16:00etan Elite eta 23 azpikoen txirrindulari lasterketa hasi da. Arr...
Segurarrak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur goizean plater tiraketa, goiz eresia, haurrentzat jolasak, txaranga eta poteoa izan dira. Ondoren, koadrilak bazkaltzera joan dira. 16:00etan Elite eta 23 azpikoen txirrindulari lasterketa hasi da.
Arratsaldean makina bat ekitaldi izango da: 17:30ean pailazoak plazan eta txaranga herriko kaleetan, 18:00etan futbito txapelketaren finalak pilotaleku ondoko kantxan, 19:00etan buruhandi eta erraldoiak eta 20:00etan disko festa. 23:00etan sua piztuko da eta 23:30etan disko festa eta kontzertuak izango dira.
Bihar ere izango da zer egin eta zer ikusi Seguran. 10:15ean goiz eresia hasiko da, 10:45ean prozesioa izango da, ondoren meza, eta 12:00etatik aurrera Kirkil txarangak joko du. Ordu berean Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek plazan abestuko dute. Toki berean, herriko abesbatzak kantatuko du eta atari eta balkoi ederrenen jabeek sariak jasoko dituzte. 13:00etan herri kirol saioa izango da.
Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 17:30ean txarangak joko du, 18:00etan pilota partidak izango dira, 19:00etan haurren danborrada hasiko da, 23:00etan dantzaldia eta mojito gaua hasiko dira eta gauerdian saltsa lehiaketa izango da frontoi zaharrean.


















