Irene Usabiaga Espainiako txapeldun berria da 23 urtez azpiko erlojupekoa irabazita
Irene eta Ana Usabiaga ahizpa txirrindulari ordiziarrak dira 23 urtez azpiko erlojupekoko Espainiako txapeldun eta txapeldunorde berriak. Joan den ostegunean jokatu zen Guijuelon (Salamanka, Espainia) Espainiako Txirrindularitza txapelketaren emakumeen erlokupekoa. Ahizpetan txikiena, Irene, laugarrena izan zen sailkapen nagusian, eta Ana, bosgarren, eta bien denboren arteko aldea oso-oso txikia izan zen: 15 ehuneneko. Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– ia minutu eta erdi gehiago behar izan zuen proba bukatzeko (29:12), Anak –22 urte– bezalaxe, eta 15 ehuneneko eskas horiek eman zioten txapela ahizpetan gazteenari. «Nik nahiago nuke berak irabazi balu, baina 22 urte ditu, eta oraindik gauzak ondo egiteko aukera dauka», esan zuen Irene Usabiagak titulua irabazi ondorengo adierazpenetan. Erlojupekoan egindako lanari, hamarretik zazpiko nota jarriko liokeela ere esan zuen. «Momentu bat egon da ez naizena batere ondo sentitu, eta egon dira xehetasun txiki batzuk gustatu ez zaizkidanak. Hala ere, lasterketa ondo kontrolatu dudala uste du». Ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan [...]
Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– ia minutu eta erdi gehiago behar izan zuen proba bukatzeko (29:12), Anak –22 urte– bezalaxe, eta 15 ehuneneko eskas horiek eman zioten txapela ahizpetan gazteenari. «Nik nahiago nuke berak irabazi balu, baina 22 urte ditu, eta oraindik gauzak ondo egiteko aukera dauka», esan zuen Irene Usabiagak titulua irabazi ondorengo adierazpenetan. Erlojupekoan egindako lanari, hamarretik zazpiko nota jarriko liokeela ere esan zuen. «Momentu bat egon da ez naizena batere ondo sentitu, eta egon dira xehetasun txiki batzuk gustatu ez zaizkidanak. Hala ere, lasterketa ondo kontrolatu dudala uste du».
Ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan sakonduko duela. Pistako Espainiako txapelduna izana da.
Intsausti bederatzigarren
Gervais Memoriala (Gipuzkoako erlojupeko txapelketa) eta Euskadikoa irabazi ondoren, Jon Ander Intsausti txirrindulari mutiloarrak egun berean parte hartu zuen 23 urtez azpiko erlojupeko txapelketan, eta 9. izan zen, Marcos Jurado (Gaztela-Mantxa) irabazlearengadik 48 segundora. Lehen euskalduna izan zen.














