Festa usaina herri eta auzo txikietan
Goierriko herri eta auzo ugaritan ospatu dituzte festak asteburuan. Jan-edana, musika eta dantza nahi adina izan dira Mutiloan eta Arriaranen (Beasain), Aian (Ataun) eta Santa Lutzi-Anduaga auzoetan. Mutiloan San Pedro festak ostegunean hasi baziren ere, ostiralean jo zuten gaina, inguruetan hain ezaguna egin den sagardo dastaketarekin. 20. aldia izan da aurtengoa, eta honen segidan zahar eta gazte dantzan jartzen dituen Joselu Anaiaken dantzaldia izan zen. Errebindikazioei ere tartetxo bat egin zieten ostiralean Mutiloan. Sagardo dastaketa hasi baino lehen elkarretaratzea egin zuten frontoiaren aurrean goi tentsioko linearen aurka Autopista Elektrikorik Ez! plataformakoek. Autopista elektrikoaren aurkako zapiak ere herriko balkoi askotan ikus zitezkeen eta baita frontoiko, txosnetako zein herriko beste hainbat hormetan ere. Larunbatean gazte bazkarira ere jende ugari gerturatu zen, eta arratsalde partean haurrek primeran pasa zuten puzgarrietan. Larunbat gauean herri afaria egin zuten eta jarraian frontoian txerri harrapaketa jendetsua. Herriko mozorrotuak Egurra ta kitto eta Kupela taldeen kontzertuetan ikusi ahal izan ziren, eta argazki lehiaketako txapeldunak nortzuk ziren ere jakin zen. Igandean txistulariak, dantzariak, bolariak, trikitilariak eta herri kirolak izan zituzten, eta ohiko meza ere egin zuten. Auzoetan ere sanpedroak Beasaingo Arriaran auzoan eta Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi-Anduaga auzoan ere San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan. Santa Lutzi-Anduagan patroiaren eguna mezarekin, [...]
Mutiloan San Pedro festak ostegunean hasi baziren ere, ostiralean jo zuten gaina, inguruetan hain ezaguna egin den sagardo dastaketarekin. 20. aldia izan da aurtengoa, eta honen segidan zahar eta gazte dantzan jartzen dituen Joselu Anaiaken dantzaldia izan zen. Errebindikazioei ere tartetxo bat egin zieten ostiralean Mutiloan. Sagardo dastaketa hasi baino lehen elkarretaratzea egin zuten frontoiaren aurrean goi tentsioko linearen aurka Autopista Elektrikorik Ez! plataformakoek. Autopista elektrikoaren aurkako zapiak ere herriko balkoi askotan ikus zitezkeen eta baita frontoiko, txosnetako zein herriko beste hainbat hormetan ere.
Larunbatean gazte bazkarira ere jende ugari gerturatu zen, eta arratsalde partean haurrek primeran pasa zuten puzgarrietan. Larunbat gauean herri afaria egin zuten eta jarraian frontoian txerri harrapaketa jendetsua. Herriko mozorrotuak Egurra ta kitto eta Kupela taldeen kontzertuetan ikusi ahal izan ziren, eta argazki lehiaketako txapeldunak nortzuk ziren ere jakin zen.
Igandean txistulariak, dantzariak, bolariak, trikitilariak eta herri kirolak izan zituzten, eta ohiko meza ere egin zuten.
Auzoetan ere sanpedroak
Beasaingo Arriaran auzoan eta Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi-Anduaga auzoan ere San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan. Santa Lutzi-Anduagan patroiaren eguna mezarekin, hamaiketako herrikoiarekin, ume jolasekin eta mus txapelketarekin ospatu zuten. Larunbatean, berriz, arratsalde partean Junior mailako Santa Lutzi Saria txirrindulari proba egin zuten. Irabazlea Lazkaoko Iker Azkarate izan zen. Iluntzean toka txapelketa egin zuten, eta 21:00etan bertso afaria egin zuten Santa Lutziko plazako karpan, Anjel Mari Peñagarikanorekin eta Iker Zubeldiarekin.
Arriaranen suziri eta mezarekin hasi zituzten festak ostiralean. Trikitilariek legunduta hamaiketakoa egin zuten Intxaurpe elkartean. Bazkaria egin zuten, eta hau amaitzean karta jokoan aritu ziren, mus eta punttu txapelketak eginez.
Larunbat arratsaldean pilota partidak jokatu zituzten Beasaingo Murumendi Pilota Elkarteko gazteek. Hauek amaitu eta 21:00ak artean trikitilariak aritu ziren giroa alaitzen. Jarraian, herri afaria egin zuten kupeletik txotx eginez. Hau amaitutakoan, goizaldera arteko dantzaldia izan zuten, eta festei amaiera emateko herri kirolak eta herri afaria izan zituzten igandean.
Aian Santa Isabel jaiak
Ataungo Aia auzoan ere festak izan dituzte, baina hemen Santa Isabel jaiak izan dira ospatu dituztenak. Ostiralean hasi eta atzora bitartean egitarau bete-betea izan dute hemen ere.
Ostiralean haurrentzako antzerkia eta jolasak, afaria eta Belarra taldearen kontzertua izan zituzten. Larunbatean Gose eta Laket talde ezagunek jo zuten gau partean, baina egunez ere izan zen zer gozatua: poteoa, bazkaria, gazteen arteko jolasak, sagardo eta sardina dastaketak eta ogitarteko jana, besteak beste.
Igandean pilota partidak izan ziren eguerdian, eta arratsaldean, berriz, apustua eta Aurtzaka Dantza Taldearen ikuskizuna izan ziren denen gozagarri, kultura oinarri hartuta.
Eta atzokoarekin egin zioten Aian agur Santa Isabelei. Goizeko 11:00etan meza nagusia izan zuten. 12:00etan Otsoak Dantza Taldearen ikuskizuna izan zen. Jarraian, hamaiketakoa egin zuten plazan bertaratuek, giro ederra eta oholtza gainean trikitilariak lagun zituztela. Iban Urdangarin eta Aitor Sarriegi bertsolariak igo ziren oholtzara, etaarratsalde partean tokan jolastuz amaitu zituzten aurtengo Santa Isabel jaiak Aian.














