Bi mila egun, bost hitzetan
Hitza, bost hizkik osatutako hitza, milaka goierritarrena da. Hona hemen orain artekoaren mugarri batzuk, hitzez hitz.
H. Hedakuntza
Hasiera, historikoa, herrigintza, hizkuntza. Hitzaren lehen hizkiarekin hasten diren hitz horiek ere badira lehen garaiaren deiturak. Bi mila zenbaki atzerago, 2004ko urriaren 5ean argiratu zuten Goierriko Hitza aurreko aldiz. Goierrik historian aurrenekoz egunkari propioa zeukan: bertatik, bertarako eta bertakoek egina, egunero. Eta euskaraz.
Urko Ruiz de Apodaka • Ordiziako Gazte Asanblada «Izugarri baloratzen dut urte hauetan guztietan Goierriko Hitzak egin duen lana, eta zorionak eman nahi nizkioke 2000. alea egingo duen honetan. Erraminta egokia izan da Goierriko gazteontzat, erreferentea. Gazteen eta gaztetxeen deialdiak, aldarrikapenak eta salaketak zabaltzen lagundu digu, ordura arte itzalean geratzen zirenak komunikabide ofizialetan. Eta hori guztia euskara hutsean gainera, hori da garrantzitsuena».
Juan Joxe Agirre • Beneditar artxibategiko arduraduna «Goierritar bezala, kontsideratzen dut herrietako eta eguneroko berriak ematea altxor bat dela, bai historia aldetik, bai ikerketa soziologiko edo antropologikorako. Hemengo giroa, hemengo historia… hori egiazko iturria da. Edozein azterketa egiteko hasiera ematen digun altxor bat da. Hitza eta bere inguruneko aldizkariak kontsultatuz, lan handiak egin litezke Goierriri buruz. Goierriko behar-beharrezko altxor bat da».
Begoña Garcia eta Carlos Redondo • Euskara ikasleak «Euskaraz irakurtzera bultzatzen nau Goierriko Hitzak. Euskarazko beste komunikabide batzuk baino hobeto ulertzen ditut Hitzako albisteak: batetik, bertako eta gertuko albisteak argitaratzen dituelako, eta bestetik, laburragoak izaten direlako. Bestalde, eskualdean gertatzen dena edo antolatzen dena jakiteko oso tresna egokia da. Hitza. Ea gutxienez beste 2.000 zenbaki argitaratzen dituzuen!».
Jon Ordoñez • Kazetaria «Kazetaritzaren ikuspegitik, herri informaziora hurbiltzeko beste modu bat ekarri du Hitzak sarean, sare sozialak baliatuz eta elementu multimediak gehituz. Goierritarra sortu zenetik asko aldatu da kazetaritza, eta erronka horri eutsi dio. Nork imagina zezakeen orain dela 20 urte herriko informazioa sakelako telefonoan jasoko genuenik? Teknologia berriak ziztu bizian doaz aurrera, eta tren hori ezin dute galdu euskarazko hedabideek».
Edurne Rubio • ACV Multimedia publizitate enpresa «Hasieratik oso tresna egokia iruditu zitzaigun Goierriko Hitza, gure bezeroen iragarkiak gertuko irakurle askorengana heltzeko balio duelako. Gertutasun hori oso garrantzitsua da publizitatean, eta egunkariaren egunerokotasunak indartu egiten du hori, iragarkia egunean eguneko berriekin lotzeko aukera ematen duelako. Euskarazkoa izateak ere euskarazko publizitateari leku bat egiten dio, eta hori ere garrantzitsua da».
Juanjo Lasa ‘Txani’ • Tabernaria (Basakana taberna) «Guk tabernan egunkari guztiak izaten ditugu bezeroen eskura, eta asko izaten dira Goierriko Hitzari begiratu bat ematen diotenak. Nik uste dut gainera, interesgarria dela Hitzak egiten duen lana, norberaren herriko albisteak eta inguruko herrietakoak irakurtzeko aukera ematen duelako, eta euskaraz gainera. Bezero batzuek egunero egunkari berdina irakurtzen dute eta batzuk Hitzarekin dute ohitura hori».
Aitziber Makazaga • Zeraindarra «Herri txikietako albisteak zabalkunde handiko hedabideetara bidaliz gero ahaztuta geratzen dira, eta normalean ez dute argirik ikusten. Ondo dago eskualde mailan herri txikiek ere zer egiten duten jendea informatzea, eta aldi berean besteek egiten duten lanaren berri jasotzea, elkar elikatzeko. Egunero etxean norbere herriko eta Goierriko gainontzeko herrietako informazioa jasotzea oso positibotzat jotzen dut».
Asier Iriondo • ZingiZango Euskara Elkartea «Euskara hutsezko herriko prentsa idatziak Legazpin bazeukan ibilbide bat, baina une horretan hutsunea zegoen. Ene Bada! aldizkaria argitaratzeari utzi zitzaiola baziren urte batzuk eta, beste ahaleginen bat ere izan zen arren, hutsune hori bete zuen Goierriko Hitzak. Ardanbidetako Agorreko Santikutzetako lehenengo erromeria Hitzaren alde antolatu zen eta antolakuntza horretatik sortu zen, ZingiZango euskara elkartea».
Gaur, 2012ko uztailaren 10a, 2.000. Goierriko Hitza atera da kalera. Bi mila egunean ikusi du argia Goierriko euskarazko egunkariak, ia zortzi urteko ibilbidean —urriaren 5ean beteko dira—. Denbora horretan goierritar askok beretu du. «Atariko periodikoa» noiz iritsiko zain egoten zen Zegamako laurogeitaka urteko andreak bezala, edo lagunen zorion agurrik ba ote datorren aiduru dagoen haurrak, festetako egitaraua jakin nahi duen gazteak, ala herriko/bailarako gora-beherez interesatuta dagoen orok.
Irakurri Aitor Asurmendiri eginiko elkarrizketa
• Aitor Asurmendi: «Harpidedunak dira proiektu honi eusteko zutaberik garrantzitsuena»
Bosgarren Hitza senidea izan zen, 2001ean abiatutako proiektuaren fruitu. Talde nortasun horri eskualdeko esperientziak batu zitzaizkion eragiletzan: Goierritarrak eta Zintzo Mintzo elkarteak. Herrenik gabeko eta heldulekudun hiru hankako aulkia.
Lehenak argitaratzen zuen Goierritarra 2006ko urtarrilaren 1ean elkartu zitzaion; Otamotz, 2010eko azaroan. GoiBerri-n hustu dituzte emariak, aurten.
Aspaldiko partez, gainera, Goierri osotasunean hartuko zuen proiektu bat erne zen, goi eta behe bakarra. Herrigintza ugariren hazia, bailaragintza izatera igaro zen: eskualde hezkuntza, hazkuntza eta hizkuntza hartu zituen xede Hitzak jaiotzetik.
I. Indarra
Itxaropena, ilusioa, eta, nola ez, irakurleak. Bailarako aldizkako bi hedabidek gehitu zituzten izpiak lehen unetik, eguneroa izartu zedin. Indarrak biltzea ezinbesteko zenez, bi aldizkarien harpidedunek elikatu zuten egunkariaren irakurleria.
Denbora gutxian Goierriko gizartearen zati handi batean oihartzuna lortu zuen; horretan iraun du, eta dirau. Hedabideen arloan, erreferentziazko iturrietako bat da eskualdean. Eragile, norbanako eta erakundeekin joan-itzuliko harremanean, beti.
Interneten dago Hitzaren beste ispilu bat. Lehenengo webgunea (www.goierrikohitza.info), egunkaria sortzetik urte erdira zen sarean. 2007an indarberritu zen, paperekoa bezalaxe diseinu berriz eta eduki landuagoz.
Sareko ibaiaren abiaduran murgilduta, gaur egun bederatzi webgune kudeatzen dira —tartean goierri.hitza.eus— eta proiektu gehiago bidean dira. Hilean 28.000 bisita dituzte.
T. Tenperatura
Goierriri, goierritarrei eta bertako gizarteari egunero tenperatura hartzea du zeregina. Naturaltasunez, euskaraz. Egunkariaren tolarea —baita GoiBerri astekariarena ere— hamasei laguneko lan-talde profesionala da, kazetaritza, maketazio, administrazio eta arlo komertzialean talde-lanean. Goizero-goizero, banatzaile multzo handi baten eskura iristen da, etxez etxe banatzeko.
Tirada egonkortua du, harpidetzen babesari eta eskaerari esker, eta garaien laztasunak laztasun. Egunero hiru mila egunkari baino gehiago ateratzen dira errotatibatik, astean lau aldiz.
Z. Zailtasunak
Zelai motzean zaildu behar izan du Hitzak. Larre belartsuak zeruraino zihoazenean ere zailtasun ugari ezagutu ditu. Zaindua ere izan da, noski, harpidedun guztiek anonimoki zutitu dute; laguntzaile, babesle eta iragarleen zahiak iraunarazi du; esku-zabaltasun zeinuak ditu zainak. Albisteen zorroztasuna duelako zoru.
Zenbakiak zorrozteko premian, 2010eko azaroan erein zen hazi berria zopizartutako lurrean. Inguruko sinergiak eta energiak zaku berean sartu dira: lau egunean publikatzen da Hitza, ostiralero Goiberri. Interneten uholdeari erreparatzea eta gizarte aldaketa ulertzea dira erronka, eguneroko lanari utzi gabe.
A. Aurrerabidea
Aukera, arnasa, aterabidea. Aurrera egiteko, ametsa-ren a–tik jarraituko du, atzera, Goierriko Hitza-k aurrera.
Galdera:
Zer eskaintzen dio Goierriko Hitza egunkariak zure egunerokoari? Idoia Agirre • Urretxuko Lizeoko irakaslea «Goierriko Hitzak berriak euskaraz irakurtzeko eta lantzekoaukera eman digu ikasturtean zehar. Herrian gertatzen dena gertutik ezagutzeko parada ere eskaini digu: ekintza kulturalak, pertsonen bizimodu bereziak… Hitzak egiten diren ekintzei balioa eman die, idatzita geratzen dena existitzen delako. Gelan sarri erabili dugu, eta ahozkotasuna lantzeko eta egunakaria irakurtzeko ohitura sustatzeko aukera izan dugu».Urko Ruiz de Apodaka • Ordiziako Gazte Asanblada «Izugarri baloratzen dut urte hauetan guztietan Goierriko Hitzak egin duen lana, eta zorionak eman nahi nizkioke 2000. alea egingo duen honetan. Erraminta egokia izan da Goierriko gazteontzat, erreferentea. Gazteen eta gaztetxeen deialdiak, aldarrikapenak eta salaketak zabaltzen lagundu digu, ordura arte itzalean geratzen zirenak komunikabide ofizialetan. Eta hori guztia euskara hutsean gainera, hori da garrantzitsuena».