Aire libreko ikus-entzunezkoak eskainiko ditu Ikatzak uztailean zehar
Legazpiko Uztaila Kulturala ekimenaren barruan, aire libreko ikus-entzunezko emanaldiak antolatu ditu bosgarren urtez herriko Ikatza argazki elkarteak. Ikus-entzunezkoen bitartez, elkarteko kideen lana erakustea da helburua, baita, bide batez, herritarrei kalean gozatzeko ekimen bat eskaintzea ere. Ikatza sustrai sendoak dituen elkartea da Legazpin. Orain 30 bat urte sortu zen eta herri mailan makina bat ekintza antolatu ditu ordutik. Azpimarratzekoenak Legazpi Hiria argazki lehiaketa edo Artzain Eguneko argazki rallya dira, besteak beste. Herriko beste zenbait elkarterekin elkarlanean egiten duten lana ere ezin da aipatu gabe utzi. Aire libreko ikus-entzunezkoak prestatzeko proposamena udalaren eskutik iritsi zitzaion Ikatza elkarteari orain bost urte, Errikarte Agirre taldeko kideak adierazi duenez. Orain arte uztaileko ostiral guztietan eskaini dituzte emanaldiak, «lau guztira», zehaztu du. Baina aurten aurrekontuen murrizketa dela medio, «hiru saio baino ez ditugu eskainiko» gehitu du Agirrek. Hiru emanaldi, hiru gai Hiru gai ezberdinen inguruan antolatu dute emanaldi bakoitza. Lehendabizikoa pasa den ostiralean egin zuten, kultur aniztasuna gai hartuta. Oripavi elkarteak aurten lehen aldiz antolatu duen Kultur Aniztasunaren egunaren harira, hain zuzen. Gainontzeko bi emanaldiak gaur eta datorren astean eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Natura eta Legazpi dira aukeratu dituzten beste bi gaiak. Agirrek zehaztu duenez, gaia aukeratzen dute aurrena. «Nahiko orokorra izan dadila saiatzen gara», dio. [...]
Ikatza sustrai sendoak dituen elkartea da Legazpin. Orain 30 bat urte sortu zen eta herri mailan makina bat ekintza antolatu ditu ordutik. Azpimarratzekoenak Legazpi Hiria argazki lehiaketa edo Artzain Eguneko argazki rallya dira, besteak beste. Herriko beste zenbait elkarterekin elkarlanean egiten duten lana ere ezin da aipatu gabe utzi.
Aire libreko ikus-entzunezkoak prestatzeko proposamena udalaren eskutik iritsi zitzaion Ikatza elkarteari orain bost urte, Errikarte Agirre taldeko kideak adierazi duenez. Orain arte uztaileko ostiral guztietan eskaini dituzte emanaldiak, «lau guztira», zehaztu du. Baina aurten aurrekontuen murrizketa dela medio, «hiru saio baino ez ditugu eskainiko» gehitu du Agirrek.
Hiru emanaldi, hiru gai
Hiru gai ezberdinen inguruan antolatu dute emanaldi bakoitza. Lehendabizikoa pasa den ostiralean egin zuten, kultur aniztasuna gai hartuta. Oripavi elkarteak aurten lehen aldiz antolatu duen Kultur Aniztasunaren egunaren harira, hain zuzen.
Gainontzeko bi emanaldiak gaur eta datorren astean eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Natura eta Legazpi dira aukeratu dituzten beste bi gaiak. Agirrek zehaztu duenez, gaia aukeratzen dute aurrena. «Nahiko orokorra izan dadila saiatzen gara», dio. Eta ondoren ekiten diote argazkiak aukeratzeari. Elkarteko «20 bat kidek» hartzen dute parte ikus-entzunezkoak prestatzen, «bakoitzak 20 edo 30 bat argazki uzten ditu», dio Agirrek.
Ikus-entzunezko bakoitzak 30 edo 40 minutuko iraupena izaten du eta azoka plazako arkupeetan egiten dira saioak. «Udaletxeak pantaila erraldoi bat jartzen du eta azken urteen bertso eskolakoak arduratzen dira musikaz», azaldu du argazki elkarteko kideak.
Ekimenak arrakastatsuak
Azken bost urteetako esperientziaren gainean galdetuta, Agirrek dio ikus-entzunezko hauek prestatzeak bere lana ematen duela, baina jendearen erantzuna nolakoa den ikusita «gustura» daudela. Emanaldi bakoitzeko «100dik gora pertsona» biltzen direla baieztatzen du. «Hasieran, beti ematen du ez direla aulkiak beteko, baina emanaldiaren ordua gerturatzen doan heinean, ez da bat bera ere libre gelditzen», dio. Pasa den ostiralean izan zen lehendabizikoa, eta orduan ere jende ugari bildu zen, «Oripavikoek zoriondu ere egin gintuzten», dio Agirrek. Gaur eta datorren astean arrakasta bera izatea espero dute elkarteko kideek.