Koldo Agirre: "Gozatzera atera naiz, baina gaur ez zen gozatzeko egunik onena"
Koldo Agirre beasaindarrak, lehenengo aldiz hartu du parte Goierriko 2 Handiak lasterketan. Tarte batean bidean galdu egin bada ere, sasoian iritsi da helmugara. Laugarrena izan da Beasaingo helmugan.
Lehenengo aldiz parte hartu duzu Goierriko 2 Handiak lasterketan. Zer moduz?
Oso gustura. Disfrutateko asmoz atera naiz, ahalik eta itxuranen iristekotan, eta nahiz eta eguraldiak ez digun askorik lagundu, saiatu naiz indarrak gordetzen eta disfrutatzen. 12 ordu pasatzeko, nahiko ondo ailegatu naiz.
Gozatu al duzu?
Gaur ez zen egunik onena gozatzeko. Baina bukaeran, eguna argitu duenetik aurrera pixka bat gozatu dut. Bukaeran ondo netorrenez, gustura.
Aralarreko gaueko irudia zein izan da?
Desberdina. Euria egin du gauean. Gogorra egiten da. Jendea ere bazegoen leku batzuetan eta horrek ere laguntzen du. Kafe eta Coca Cola pixka bat edan espabilatzeko, eta aurrera.
Lasak eta Zurutuzak elkarrekin egin dute ibilbide osoa. Zuk, bakarrik egin duzu…
Larraiztik aurrera bakarrik joan naiz eta gauean, frontalarekin eta baliza bilatzeak nekatu egiten du. Buruz ere, gogorra izan beharra dago hori gainditu ahal izateko.