Badator Beasaingo futbolaren festa
Beasaingo Kirol Elkarteak futbolari eskainitako bigarren festa antolatu du hilaren 14tik 16rako. Iaz bezala, Beasain Football Fest jaialdiak, 3×3 motako futbol partidak, herri kirolak, umeentzako jolasak, otorduak eta kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste. Ekimen honekin, futbola eta Beasaingo futbol taldea gizarteratu nahi dituzte, bide batez, herritarren artean afizioa sortzeko. Aurten jaialdiaren izena aldatu badute ere, «funtsean, iazkoaren jarraipena» izango dela azaldu du Koldo Zaldua Beasain Kirol Elkarteko lehendakariak. Hala, ostiral arratsaldetik hasi eta igandera bitartean, Loinazko San Martin plazan zelai artifiziala jarriko dute, 3×3 futbol partidak jokatzeko. «Herriko ikastetxeetan herriko gaztetxoak animatzeko kanpaina» egin dutela azaldu du Zalduak; egitarauarekin batera banatu duten eskuorria beteta eman daiteke izena. Aurreneko jaialdiak «arrakasta» izan zuela azaldu dute antolatzaileek, eta futbol partidetara «jende asko» etorri zela. Hala ere, aurten jende hori egun osoan bertan gera dadin ahalegin berezia egin dute. Zalduaren hitzetan, «umeekin batera familia asko etortzen dira partidak ikustera, baina iaz ez genuen familia horiek gero bertan gelditzerik lortu». Aurten, giro hori luzatzeko asmoarekin, otorduak eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Otorduei dagokionean, «kalitatearen aldeko apustua» egin dutela azaldu du Txomin Dominguezek. Hala, ostiralean eta larunbatean, otartekoak emango dituzte; igandean berriz, herri bazkaria egingo dute, Basatxerri euskal txerriaren haragiarekin. Prezioak ere «herrikoiak» izango dira; 10 euro gaztetxoentzat eta 15 euro helduentzat. Bazkariko txartelak, [...]

Zuhaitz Gurrutxaga, Koldo Agirre, Koldo Zaldua eta Txomin Dominguez, atzo, jaialdia aurkezteko agerraldian.
Beasaingo Kirol Elkarteak futbolari eskainitako bigarren festa antolatu du hilaren 14tik 16rako. Iaz bezala, Beasain Football Fest jaialdiak, 3×3 motako futbol partidak, herri kirolak, umeentzako jolasak, otorduak eta kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste. Ekimen honekin, futbola eta Beasaingo futbol taldea gizarteratu nahi dituzte, bide batez, herritarren artean afizioa sortzeko.
Aurten jaialdiaren izena aldatu badute ere, «funtsean, iazkoaren jarraipena» izango dela azaldu du Koldo Zaldua Beasain Kirol Elkarteko lehendakariak. Hala, ostiral arratsaldetik hasi eta igandera bitartean, Loinazko San Martin plazan zelai artifiziala jarriko dute, 3×3 futbol partidak jokatzeko. «Herriko ikastetxeetan herriko gaztetxoak animatzeko kanpaina» egin dutela azaldu du Zalduak; egitarauarekin batera banatu duten eskuorria beteta eman daiteke izena.
Aurreneko jaialdiak «arrakasta» izan zuela azaldu dute antolatzaileek, eta futbol partidetara «jende asko» etorri zela. Hala ere, aurten jende hori egun osoan bertan gera dadin ahalegin berezia egin dute. Zalduaren hitzetan, «umeekin batera familia asko etortzen dira partidak ikustera, baina iaz ez genuen familia horiek gero bertan gelditzerik lortu». Aurten, giro hori luzatzeko asmoarekin, otorduak eta kontzertuak ere antolatu dituzte.
Otorduei dagokionean, «kalitatearen aldeko apustua» egin dutela azaldu du Txomin Dominguezek. Hala, ostiralean eta larunbatean, otartekoak emango dituzte; igandean berriz, herri bazkaria egingo dute, Basatxerri euskal txerriaren haragiarekin. Prezioak ere «herrikoiak» izango dira; 10 euro gaztetxoentzat eta 15 euro helduentzat. Bazkariko txartelak, Igartza tabernan eta Seguros Bilbaoren bulegoan daude salgai.
Musikari dagokionean, futbol taldeko jokalariek osatutako taldeek joko dute. Larunbatean, Zuhaitz Gurrutxaga jokalariak kontzertua egingo du, 21:00etan.
EGITARAUA:
Hilak 14, ostirala:
- 17:00. Gaztetxoen 3×3 futbol partidak, plazan.
- 18:00. Futbolin txapelketa.
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 20:30. Beasain K.E.-ko talde guztien aurkezpena.
- 21:00. Kontzertua: The Sinners eta Having a laugh.
Hilak 15, ostirala:
- 09:00. 3×3 futbol partidak.
- 11:00. Futbolin txapelketa.
- 12:00. Herri kirol erakustaldia eta gaztetxoentzat jokoak.
- 17:30. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko jokalari ohien 3×3 futbol partidak.
- 21:00. Zuhaitz Gurrutxaga Beasaingo jokalari eta kantariaren kontzertua.
Hilak 16, igandea:
- 09:00. 3×3 futbol partidak.
- 14:00. Bazkari herrikoia plaza azpian. Bazkalondoan, bertso saioa eta free style erakustaldia.
- 17:00. 3×3 futbol partidak.













