
Pasa den abuztuan Beasaingo gaztetxeak 8 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko eta Igartza auzoko jaiak direla aprobetxatuz, gaztetxeak kontzertu berezia antolatu nahi izan du larunbat honetarako. ‘Rock in the Rio Oria’ izena jarri diote jaialdiari, eta iluntzetik hasita goizaldera arte, hainbat talde igoko dira eskenatokira. Aurreneko saioa, Goierriko musikari gazteek osatutako Konbo Soyuz taldeak egingo du, 19:00etan. Talde horrek, Brasilgo bossanova doinuak jotzen ditu. Kontzertu nagusia berriz, 22:00etan hasiko da, eta hiru taldek joko dute. Streetpunk doinuak jotzen dituen The Sinners Goierriko talde gaztea, aurkezpenik behar ez duen Discipulos de Dionisos punk rock talde donostiarra, eta The Screamin’ Targets rockabilly taldea. Azken horretan, Nuevo Catecismo Catolico taldeko bi kidek jotzen dute. Behin kontzertuak bukatutakoan, Olarius&Brothers Rock DJ beasaindarren saioa izango da, goizaldera arte. Beasaingo gaztetxeak, herritar guztiei egin die kontzertu horietara joan eta urteurrena beraiekin batera ospatzeko deia.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian astelehenean ireki zuten gimnasio berria. Barruko igerilekuaren gainean altxatu duten eraikinean kokatu dute, 200 metro koadroko aretoan. Tarteko solairu berean beste bi areto ere egokitu dituzte, bat geldikako bizikletekin spinning ariketak eta ikastaroak egiteko (12 txirrindu daude), eta beste lokal bat aerobik klaseetarako. Gimnasioko tresnak lehengoak dira guztiak, kiroldegiko sarrera ondoko aretoan zeuden 32 makinak berak. Tokiak, ordea, espazioz eta argitasunez asko irabazi du. Azalera karratua du, 15×13 metro, eta beirate handiekin inguratuta dago. Ikastolarantz eta plazaran ikuspegi zabala dago. Tenperatura aldetik ere baldintza egokiagoa du gimnasio berriak. Lehengo gunea «itoagoa» zen. Oraingoan aire egokituaren sistema instalatu dute. Eraikinean bi aldagela egokitzeko gelak ere badira. Oraingoz, ordea, beheko solairuko aldagelak erabiliko dituzte kirolariek, etorkizuneko inbertsioen zain. Gimnasio leku zaharrari zer erabilera eman ez du zehaztu udalak. Uda sasoia igandean bukatu Kiroldegiaren goialdean dauden kanpoko igerilekuak igandean itxiko dituzte Lazkaon. Udako denboraldia hala amaituko da. Azken egunean ere ohi bezala (11:00-20:00) egongo da irekita. Kiroldegian, bestetik, aurki hasiko dira urtean zeharreko ikastaroak. Pilatesekoa irailaren 17an da hastekoa, spinning, aerobika eta soinketa, urrian. Izena emateko aukera badago oraindik.

Igartza igeriketa taldeak antolatuta, bihar goizean egingo dute 25. Antzizar igeriketa sari herrikoia, azken hamaika urteetan, Leire Contrerasen omenez egiten dutena. Goizeko 10:30ean elkartuko dira Beasaingo igeriketa taldeko ikasle, irakasle eta ig...


Joan den larunbatean Goierriko Ehiza Txikiko Txapelketa ospatu zen Zambranan (Araba). Bertara Goierriko 6 elkartetako ehiztariak joan ziren: Segurako Txoritegi, Beasaingo Aitz-Zorrotz, Zaldibiko Gaztelu, Idiazabalgo Otsoa, Lazkaoko Esparru eta antolatz...

Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Espainiako Superkopa, Quesos Entrepinares taldearen kontra. Denboraldi berria hasi aurretik lehen partida garrantzitsua izango du Ordiziako taldeak, eta aurpegi berriekin egingo dio aurre norgehiagokari. 13:00etan hasiko da partida, Palenciako Nueva Balasterako Estadioan. Fitxaketak eta agurrak Fitxaketen eta agurren atalari dagokionez, klubak Iker Elortza Kubanok errugbia utziko duenaren berri eman du, prentsa ohar bidez. Tan Mujikak ere ez du taldean jokatuko denboraldi honetan. Lehendabizikoak lan arrazoiengatik utzi du taldea. Bigarrenak, ikasketak direla eta Gipuzkoatik joan egingo delako. Taldekide berriak ere izango ditu aurten Ampo Ordiziaren lehen taldeak. Youssef Haddar El Hirch, irungo jokalaria, ordiziarren taldean ariko da aurten. Pasa den denboraldian El Salvador taldean aritu da Haddar. Gazte mailan Espainiako txapelduna izan da Euskal Herriko selekzioarekin. Francia reichel txapelketako txapeldunorde ere izan da, Aviron Bayonnais taldearekin. 2011 urtera arte aritu zen talde horretan. 86 kiloko pisua du eta 176 zentimetroko garaiera. Lotutako albisteak • Bi oilarrak aurrez aurre berriz ere

Beasaingo Kirol Elkarteak futbolari eskainitako bigarren festa antolatu du hilaren 14tik 16rako. Iaz bezala, Beasain Football Fest jaialdiak, 3×3 motako futbol partidak, herri kirolak, umeentzako jolasak, otorduak eta kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste. Ekimen honekin, futbola eta Beasaingo futbol taldea gizarteratu nahi dituzte, bide batez, herritarren artean afizioa sortzeko. Aurten jaialdiaren izena aldatu badute ere, «funtsean, iazkoaren jarraipena» izango dela azaldu du Koldo Zaldua Beasain Kirol Elkarteko lehendakariak. Hala, ostiral arratsaldetik hasi eta igandera bitartean, Loinazko San Martin plazan zelai artifiziala jarriko dute, 3×3 futbol partidak jokatzeko. «Herriko ikastetxeetan herriko gaztetxoak animatzeko kanpaina» egin dutela azaldu du Zalduak; egitarauarekin batera banatu duten eskuorria beteta eman daiteke izena. Aurreneko jaialdiak «arrakasta» izan zuela azaldu dute antolatzaileek, eta futbol partidetara «jende asko» etorri zela. Hala ere, aurten jende hori egun osoan bertan gera dadin ahalegin berezia egin dute. Zalduaren hitzetan, «umeekin batera familia asko etortzen dira partidak ikustera, baina iaz ez genuen familia horiek gero bertan gelditzerik lortu». Aurten, giro hori luzatzeko asmoarekin, otorduak eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Otorduei dagokionean, «kalitatearen aldeko apustua» egin dutela azaldu du Txomin Dominguezek. Hala, ostiralean eta larunbatean, otartekoak emango dituzte; igandean berriz, herri bazkaria egingo dute, Basatxerri euskal txerriaren haragiarekin. Prezioak ere «herrikoiak» izango dira; 10 euro gaztetxoentzat eta 15 euro helduentzat. Bazkariko txartelak, [...]

2012. urteko Argizaiola sarietan parte hartu duten argazkien erakusketa Beasaina iritsiko da gaur. Usurbe antzokiko erakusketa aretoan jarriko dute, hilaren 23ra bitartean. Inaugurazio ekitaldia gaur izango da, 19:00etan.

