Denboraldi amaierako sentsazioak berreskuratzeko aukera du Ampo Ordiziak igandean
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Espainiako Superkopa, Quesos Entrepinares taldearen kontra. Denboraldi berria hasi aurretik lehen partida garrantzitsua izango du Ordiziako taldeak, eta aurpegi berriekin egingo dio aurre norgehiagokari. 13:00etan hasiko da partida, Palenciako Nueva Balasterako Estadioan. Fitxaketak eta agurrak Fitxaketen eta agurren atalari dagokionez, klubak Iker Elortza Kubanok errugbia utziko duenaren berri eman du, prentsa ohar bidez. Tan Mujikak ere ez du taldean jokatuko denboraldi honetan. Lehendabizikoak lan arrazoiengatik utzi du taldea. Bigarrenak, ikasketak direla eta Gipuzkoatik joan egingo delako. Taldekide berriak ere izango ditu aurten Ampo Ordiziaren lehen taldeak. Youssef Haddar El Hirch, irungo jokalaria, ordiziarren taldean ariko da aurten. Pasa den denboraldian El Salvador taldean aritu da Haddar. Gazte mailan Espainiako txapelduna izan da Euskal Herriko selekzioarekin. Francia reichel txapelketako txapeldunorde ere izan da, Aviron Bayonnais taldearekin. 2011 urtera arte aritu zen talde horretan. 86 kiloko pisua du eta 176 zentimetroko garaiera. Lotutako albisteak • Bi oilarrak aurrez aurre berriz ere
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Espainiako Superkopa, Quesos Entrepinares taldearen kontra. Denboraldi berria hasi aurretik lehen partida garrantzitsua izango du Ordiziako taldeak, eta aurpegi berriekin egingo dio aurre norgehiagokari. 13:00etan hasiko da partida, Palenciako Nueva Balasterako Estadioan.
Fitxaketak eta agurrak
Fitxaketen eta agurren atalari dagokionez, klubak Iker Elortza Kubanok errugbia utziko duenaren berri eman du, prentsa ohar bidez. Tan Mujikak ere ez du taldean jokatuko denboraldi honetan. Lehendabizikoak lan arrazoiengatik utzi du taldea. Bigarrenak, ikasketak direla eta Gipuzkoatik joan egingo delako.
Lotutako albisteak
• Bi oilarrak aurrez aurre berriz ere














