Gimnasioa eraikin berrira aldatu dute Barandiaran kiroldegian, tokia irabaziz
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian astelehenean ireki zuten gimnasio berria. Barruko igerilekuaren gainean altxatu duten eraikinean kokatu dute, 200 metro koadroko aretoan. Tarteko solairu berean beste bi areto ere egokitu dituzte, bat geldikako bizikletekin spinning ariketak eta ikastaroak egiteko (12 txirrindu daude), eta beste lokal bat aerobik klaseetarako. Gimnasioko tresnak lehengoak dira guztiak, kiroldegiko sarrera ondoko aretoan zeuden 32 makinak berak. Tokiak, ordea, espazioz eta argitasunez asko irabazi du. Azalera karratua du, 15×13 metro, eta beirate handiekin inguratuta dago. Ikastolarantz eta plazaran ikuspegi zabala dago. Tenperatura aldetik ere baldintza egokiagoa du gimnasio berriak. Lehengo gunea «itoagoa» zen. Oraingoan aire egokituaren sistema instalatu dute. Eraikinean bi aldagela egokitzeko gelak ere badira. Oraingoz, ordea, beheko solairuko aldagelak erabiliko dituzte kirolariek, etorkizuneko inbertsioen zain. Gimnasio leku zaharrari zer erabilera eman ez du zehaztu udalak. Uda sasoia igandean bukatu Kiroldegiaren goialdean dauden kanpoko igerilekuak igandean itxiko dituzte Lazkaon. Udako denboraldia hala amaituko da. Azken egunean ere ohi bezala (11:00-20:00) egongo da irekita. Kiroldegian, bestetik, aurki hasiko dira urtean zeharreko ikastaroak. Pilatesekoa irailaren 17an da hastekoa, spinning, aerobika eta soinketa, urrian. Izena emateko aukera badago oraindik.
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian astelehenean ireki zuten gimnasio berria. Barruko igerilekuaren gainean altxatu duten eraikinean kokatu dute, 200 metro koadroko aretoan. Tarteko solairu berean beste bi areto ere egokitu dituzte, bat geldikako bizikletekin spinning ariketak eta ikastaroak egiteko (12 txirrindu daude), eta beste lokal bat aerobik klaseetarako.
Gimnasioko tresnak lehengoak dira guztiak, kiroldegiko sarrera ondoko aretoan zeuden 32 makinak berak. Tokiak, ordea, espazioz eta argitasunez asko irabazi du. Azalera karratua du, 15×13 metro, eta beirate handiekin inguratuta dago. Ikastolarantz eta plazaran ikuspegi zabala dago.

Lazkaoko kiroldegiko gimnasio berriaren ikuspegia. Arg.: Aimar Maiz
Tenperatura aldetik ere baldintza egokiagoa du gimnasio berriak. Lehengo gunea «itoagoa» zen. Oraingoan aire egokituaren sistema instalatu dute.
Eraikinean bi aldagela egokitzeko gelak ere badira. Oraingoz, ordea, beheko solairuko aldagelak erabiliko dituzte kirolariek, etorkizuneko inbertsioen zain. Gimnasio leku zaharrari zer erabilera eman ez du zehaztu udalak.
Uda sasoia igandean bukatu
Kiroldegiaren goialdean dauden kanpoko igerilekuak igandean itxiko dituzte Lazkaon. Udako denboraldia hala amaituko da. Azken egunean ere ohi bezala (11:00-20:00) egongo da irekita.
Kiroldegian, bestetik, aurki hasiko dira urtean zeharreko ikastaroak. Pilatesekoa irailaren 17an da hastekoa, spinning, aerobika eta soinketa, urrian. Izena emateko aukera badago oraindik.













