‘Rock in the Rio Oria’ jaialdia egingo dute larunbatean, Beasaingo gaztetxean
Pasa den abuztuan Beasaingo gaztetxeak 8 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko eta Igartza auzoko jaiak direla aprobetxatuz, gaztetxeak kontzertu berezia antolatu nahi izan du larunbat honetarako. ‘Rock in the Rio Oria’ izena jarri diote jaialdiari, eta iluntzetik hasita goizaldera arte, hainbat talde igoko dira eskenatokira. Aurreneko saioa, Goierriko musikari gazteek osatutako Konbo Soyuz taldeak egingo du, 19:00etan. Talde horrek, Brasilgo bossanova doinuak jotzen ditu. Kontzertu nagusia berriz, 22:00etan hasiko da, eta hiru taldek joko dute. Streetpunk doinuak jotzen dituen The Sinners Goierriko talde gaztea, aurkezpenik behar ez duen Discipulos de Dionisos punk rock talde donostiarra, eta The Screamin’ Targets rockabilly taldea. Azken horretan, Nuevo Catecismo Catolico taldeko bi kidek jotzen dute. Behin kontzertuak bukatutakoan, Olarius&Brothers Rock DJ beasaindarren saioa izango da, goizaldera arte. Beasaingo gaztetxeak, herritar guztiei egin die kontzertu horietara joan eta urteurrena beraiekin batera ospatzeko deia.
Pasa den abuztuan Beasaingo gaztetxeak 8 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko eta Igartza auzoko jaiak direla aprobetxatuz, gaztetxeak kontzertu berezia antolatu nahi izan du larunbat honetarako. ‘Rock in the Rio Oria’ izena jarri diote jaialdiari, eta iluntzetik hasita goizaldera arte, hainbat talde igoko dira eskenatokira.
Aurreneko saioa, Goierriko musikari gazteek osatutako Konbo Soyuz taldeak egingo du, 19:00etan. Talde horrek, Brasilgo bossanova doinuak jotzen ditu.
Kontzertu nagusia berriz, 22:00etan hasiko da, eta hiru taldek joko dute. Streetpunk doinuak jotzen dituen The Sinners Goierriko talde gaztea, aurkezpenik behar ez duen Discipulos de Dionisos punk rock talde donostiarra, eta The Screamin’ Targets rockabilly taldea. Azken horretan, Nuevo Catecismo Catolico taldeko bi kidek jotzen dute.
Behin kontzertuak bukatutakoan, Olarius&Brothers Rock DJ beasaindarren saioa izango da, goizaldera arte.
Beasaingo gaztetxeak, herritar guztiei egin die kontzertu horietara joan eta urteurrena beraiekin batera ospatzeko deia.













