Segurarrek maila bikaina erakutsi dute Goierriko Ehiza Txapelketan
Joan den larunbatean Goierriko Ehiza Txikiko Txapelketa ospatu zen Zambranan (Araba). Bertara Goierriko 6 elkartetako ehiztariak joan ziren: Segurako Txoritegi, Beasaingo Aitz-Zorrotz, Zaldibiko Gaztelu, Idiazabalgo Otsoa, Lazkaoko Esparru eta antolatz...
Joan den larunbatean Goierriko Ehiza Txikiko Txapelketa ospatu zen Zambranan (Araba). Bertara Goierriko 6 elkartetako ehiztariak joan ziren: Segurako Txoritegi, Beasaingo Aitz-Zorrotz, Zaldibiko Gaztelu, Idiazabalgo Otsoa, Lazkaoko Esparru eta antolatzaile ere baziren Ordiziako Azari elkartekoak. Guztira 21 ehiztarik hartu zuten parte eta denetan onena Rafa Larrea segurarra izan zen. Bigarren postua ere segura batentzat izan zen, Harriet Ugalderentzat, eta hirugarren postua, berriz, Manolo Garcia ordiziarrarentzat. Beteranoen artean txapelduna Jose Martin Mujika izan zen eta txapeldun juniorra Beñat Lardizabal. Taldeka, Segurako Txoritegi elkartea suertatu zen txapeldun. Txapeldunak irailaren 30ean jokatuko den Gipuzkoako Txapelketara joango dira.













