Camera Obscura filma euskaraz ikusteko aukera egongo da asteburuan Ordizian
Camera Obscura filma Euskal Herrian grabatuta dago. Ane izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Anek ikusmen arazoak ditu, eta horretan oinarritzen da Maru Solores zuzendari donostiarra istorioa kontatzeko. Gaztelaniaz grabatua badago ere, asteburu...
Camera Obscura filma Euskal Herrian grabatuta dago. Ane izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Anek ikusmen arazoak ditu, eta horretan oinarritzen da Maru Solores zuzendari donostiarra istorioa kontatzeko. Gaztelaniaz grabatua badago ere, asteburuan euskaraz ikusi ahalko da Ordizian.
Ostiralean eta larunbateanm proiektatuko dute filma Ordiziako Herri Antzokian. Hiru emanaldi egingo dituzte osotara. Ostiralean gauean ikusi ahalko da, 22:15ean. Larunbatean, berriz, bi emanaldi egingo dituzte: 19:30ean eta 22:15ean.