Euskal Herriko eta Espainiako 200 txirrindulari ariko dira Beasainen
Euskal Herrian eta Espainian junior mailan dabiltzan txirrindulari eta talderik onenak bilduko ditu 31. Beasain Probak. Larunbat goizean jokatuko da, eta aurten ere, munduko probaren aurrekoa denez, maila handia espero dute antolatzaileek. Guztira, seina txirrindulariz osatutako 35 talde ariko dira, horien artean, Gipuzkoako talde guztiak, Euskal Herriko zenbait talde gonbidatu, eta «Espainiako 16 talderik onenak» izango dira, baita Frantziatik datorren beste talde bat ere. Lasterketan parte hartuko duten 200 txirrindulariek 117.5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Goierrin barrena. Beasaingo herrigunetik abiatuko dira, 11:00etan. Giroa ordea, goizetik hasiko da. Izan ere, 10:00etan txirrindulari taldeen aurkezpena eta sinadura bilketa egingo dute. Agurra dantzatu eta zinta moztu ondoren ekingo diote ibilbideari. Bukaera berriz, 14:00ak alderako izatea espero da, Nafarroa etorbidean. Ibilbidea Ibilbideari dagokionean, Ordizia aldetik Amezketaraino joango dira, atzera Beasaina itzuli (12:02) eta Lierniako gainerako (12:15) bidea hartzeko. Berriz ere Beasaindik pasa eta Atagoitiko gainera (12:54) igoko dira, Zumarragatik bueltan, berriz ere Liernira (13:24) iristeko. Idiazabaldik bueltan Beasaina itzuli eta Olaberriko gaina (13:47) igoko dute, handik berriz Beasainera iristeko.
Euskal Herrian eta Espainian junior mailan dabiltzan txirrindulari eta talderik onenak bilduko ditu 31. Beasain Probak. Larunbat goizean jokatuko da, eta aurten ere, munduko probaren aurrekoa denez, maila handia espero dute antolatzaileek. Guztira, seina txirrindulariz osatutako 35 talde ariko dira, horien artean, Gipuzkoako talde guztiak, Euskal Herriko zenbait talde gonbidatu, eta «Espainiako 16 talderik onenak» izango dira, baita Frantziatik datorren beste talde bat ere.
Lasterketan parte hartuko duten 200 txirrindulariek 117.5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Goierrin barrena. Beasaingo herrigunetik abiatuko dira, 11:00etan. Giroa ordea, goizetik hasiko da. Izan ere, 10:00etan txirrindulari taldeen aurkezpena eta sinadura bilketa egingo dute. Agurra dantzatu eta zinta moztu ondoren ekingo diote ibilbideari. Bukaera berriz, 14:00ak alderako izatea espero da, Nafarroa etorbidean.
Ibilbidea
Ibilbideari dagokionean, Ordizia aldetik Amezketaraino joango dira, atzera Beasaina itzuli (12:02) eta Lierniako gainerako (12:15) bidea hartzeko. Berriz ere Beasaindik pasa eta Atagoitiko gainera (12:54) igoko dira, Zumarragatik bueltan, berriz ere Liernira (13:24) iristeko. Idiazabaldik bueltan Beasaina itzuli eta Olaberriko gaina (13:47) igoko dute, handik berriz Beasainera iristeko.