Itsasondon, Urkia auzoko jaiak ospatuko dituzte astebukaeran
Urkia auzoan urteko bigarren festaldia izango dute, ostiralerik igandera. Agorreko Gurutze jaiak ospatuko dituzte. Erromeria bana, trikitilari bikote banarekin, eta herri otorduak izango dira. Igandean, herri kirol erakustaldi dotorea prestatu dute, pu...
Urkia auzoan urteko bigarren festaldia izango dute, ostiralerik igandera. Agorreko Gurutze jaiak ospatuko dituzte. Erromeria bana, trikitilari bikote banarekin, eta herri otorduak izango dira. Igandean, herri kirol erakustaldi dotorea prestatu dute, puntako kirolariekin.
Jaietan errifak salduko dituzte, gastuei aurre egiten laguntzeko. Igandean 20:00etan aterako dute zenbaki sariduna. Saskikada jaki zotz egingo dute. Ostiraleko nahiz igandeko bazkarietara, edo larunbateko afarira joan nahi duenak aurrez eman behar du izena, gaurko ahal bada (943 88 84 18).
URKIKO GURUTZE DEUNAREN JAIAK – EGITARAUA
Ostirala, irailak 14
11:00. Meza.
Ondoren. Hamaiketakoa, Ostolaza eta Andonegi trikitilariek alaituta.
14:30. Bazkaria.
19:00. Erromeria, Ostolaza eta Andonegi.
Irailak 15, larunbata
20:00. Suziri jaurtiketa.
21:00. Lagunarteko afaria, elkartean.
23:00. Erromeria, Epelde eta Lutxurdio trikitilariak.
Igandea, irailak 16
10:00. Meza.
11:00. Hamaiketakoa, Laja eta Mikel trikitilariek alaituta.
14:30. Bazkaria.
18:30. Herri kirolak: aizkolariak: Olasagasti, Arrospide, Ugarteburu eta Larrañaga. Harri jasotzailea: Goenatxo III.a
20:00. Erromeria, Laja eta Mikel.