Lazkaotarrek Esparruko eguna igandean ospatuko dute
Tradizio handiko Esparruko eguna, festa eta erromeria igande honetan, irailak 16, izango da, Lazkaon. Goizeko bederatzietan jarri dute hitzordua, lagunartean mendira oinez joateko. 12:00etan, ikurrinari omenaldia egingo diote, tontorrean. 12:30erako he...
Tradizio handiko Esparruko eguna, festa eta erromeria igande honetan, irailak 16, izango da, Lazkaon. Goizeko bederatzietan jarri dute hitzordua, lagunartean mendira oinez joateko. 12:00etan, ikurrinari omenaldia egingo diote, tontorrean. 12:30erako herri kirolak eta jolasak prestatu dituzte, eta 14:30ean herri bazkaria, mendian bertan. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek girotu dute festalekua. Eguraldiak lagunduko balu, ekitaldi guztiak Esparrun egingo dira; bestela, plazan.
Larunbatean, 19:00etan, buruhandiak eta txistulariak irtengo dira plazara, biharamuneko jira gogorarazteko.