Udan turismoa mantendu egin da
Goiturrek dituen turismo bulegoetan aurten uztail eta abuztuan iaz baino 192 bisitari gehiago izan dituzte, guztira 10.994 lagunek bisitatu dutelarik. Urola Garaian berriz, denbora tarte berean iaz baino 43 bisitari gutxiago izan dituzte; 1.070 guztira. Goiturretik jakitera eman dutenez, turista gehiago ibili badira ere, bertako jatetxeetan ez da hainbeste nabaritu bisitarien gorakada.