Urretxuko eta Zumarragako Txalaparta Egunari begiratuko dio aste honetako GoiBerriko gai nagusiak
Urretxu Zumarragako Txalaparta Eguna izango da ostiralean etxeetara banatuko den GoiBerri aldizkariak landuko duen gai nagusia. Asteburuan ospatuko da txalalaparta jaialdia Goierri Garaiko bi herriotan, eta GoiBerriko kazetariak Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa eta Mendiaraz Anaiak taldeetako kideekin elkartu dira. Bideoan bigarren hauek ageri dira.
Euskaraz bizi nahi dut kanpainak ere lekua izango du GoiBerriren ale berrian. Juan Luis Aranburu, Kontseilua elkarteko kidea, elkarrizketatu dute dinamikaren inguruko informazioa eskuratzeko.
Atal gehiago ere izango ditu ale berriak. Mari Flor Mendizabal, Xabier Mendiguren, Unai Kerejeta eta Igor Susaeta, gazte unibertsitarioak, Mikel Osinalde edota Juan Iturralde ale berriaren orrialdeetan topatu ahalko diren pertsonetariko batzuk dira.