Zaldibia korrika jaietara
Zaldibia Santa Fe jaietarako erritmoa hartzen ari da. Kirol ekitaldi bana antolatu dituzte datozen bi larunbatetarako. Lehenengoa, Zaldibiako II. Herri Lasterketa krosa izango da. Etzi arratsaldean jokatuko da korrika proba, herrigunean eta Ordizia alderanzko errepidean joan-etorrian (7 km). Irteera 18:00etan emango zaio lasterketari. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago, zaldibia.org webgunean. Larunbatean ere onartuko dituzte, lehiaketa hasi baino ordubete lehenagora arte. Korrikalari bakoitzak 5 euro ordaindu behar du, dirua banketxean sartuta. Izen-ematea erritmo onean doa. Atzo eguerdian 70 bat lagun zeuden apuntatuta. Iaz 151 atletak parte hartu zuten Herri Lasterketan, lanbropean. Aurreneko hiru gizon-emakumeak sarituko dituzte, 120, 80 eta 50na eurorekin eta garaikurrekin. 35 urtetik gorako lehen hiru emakumezkoentzat eta 40 urtetik gorako lehen hiru gizonezkoentzat garaikurrak egongo dira. Zaldibiar onenek ere jasoko dute. Txirrindulari proba 23an Iaz antolatu zuten estreinako krosa. Juanjo Igartzabal zumarragarrak gizonezkoetan (22:28 minutu), eta Maider Gaztañaga ordiziarrak emakumezkoetan (26:21) irabazi zuten. Herri Lasterketarekin bateratsu sortu zen txirrindularitza probak ere jarraipena izango du aurten. Irailaren 23an jokatuko da II. Zaldibia Sari Nagusia, eliteko eta 23 urtepeko txirrindulari afizionatuentzako. Denboraldiaren hondarrean, Euskaldun txapelketako karrera da. Igandean zortzi, 10:00etan hasiko da txirrindulari proba. 110 kilometroko ibilbidea markatu du Gailurrerantzek. Alegiaraino bi joan-etorri egin, eta azken bi biretan Larraitz [...]
Irteera 18:00etan emango zaio lasterketari. Izena lasterketa-egunaren aurretik emateko modua badago, zaldibia.org webgunean. Larunbatean ere onartuko dituzte, lehiaketa hasi baino ordubete lehenagora arte. Korrikalari bakoitzak 5 euro ordaindu behar du, dirua banketxean sartuta.
Izen-ematea erritmo onean doa. Atzo eguerdian 70 bat lagun zeuden apuntatuta. Iaz 151 atletak parte hartu zuten Herri Lasterketan, lanbropean.
Aurreneko hiru gizon-emakumeak sarituko dituzte, 120, 80 eta 50na eurorekin eta garaikurrekin. 35 urtetik gorako lehen hiru emakumezkoentzat eta 40 urtetik gorako lehen hiru gizonezkoentzat garaikurrak egongo dira. Zaldibiar onenek ere jasoko dute.
Txirrindulari proba 23an
Iaz antolatu zuten estreinako krosa. Juanjo Igartzabal zumarragarrak gizonezkoetan (22:28 minutu), eta Maider Gaztañaga ordiziarrak emakumezkoetan (26:21) irabazi zuten.
Herri Lasterketarekin bateratsu sortu zen txirrindularitza probak ere jarraipena izango du aurten. Irailaren 23an jokatuko da II. Zaldibia Sari Nagusia, eliteko eta 23 urtepeko txirrindulari afizionatuentzako. Denboraldiaren hondarrean, Euskaldun txapelketako karrera da.
Igandean zortzi, 10:00etan hasiko da txirrindulari proba. 110 kilometroko ibilbidea markatu du Gailurrerantzek. Alegiaraino bi joan-etorri egin, eta azken bi biretan Larraitz eta Gaintza igoko dituzte. Helmugatzea 12:45ean da.