Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri ikusi ahalko da larunbatean, Legorretan, 18:30etik aurrera plazan. Udalak, Ugaro herri eskolak eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute. Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren e...
Lazkaoko Iturgaitzaga eremuan hirigintza lanen lehenbiziko zeregina, Beasain-Ataun errepidean errotonda egitea, ari da itxura hartzen. Biribilgunea eraikitzen abuztuaren bigarren astean hasi ziren, eta dagoeneko errotondaren erdiari forma eman diote. Iturgaitzaga etxearen aldera zeuden zuhaitzak ere bota dituzte. Mendi aldeko beste erdia egiteko, malkarrari puska kenduko diote, hilerri barreneko bihurgunearen parean. Urtearen bukaerarako zirkulazioarentzat irekitzea da Lazkaoko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa.
Hilaren 23an, Beasaingo jubilatuen eguna ospatuko dute Antzizar kiroldegian, bazkari batekin. Hilaren 19ra arte eman daiteke izena udaletxean, 4 euro ordainduta. Bestalde, astelehenean, adinekoentzako jokoak izango dira erretiratuen etxean. 15:30ean ha...
Goizeko 09:00etatik eguerdi partera arte Zeraingo plaza eta inguruak produktu ekologikoz beteko dira larunbat honetan. Produktuak saldu eta erosteko leku egokia izango da egun goiz osoan zehar tailer ezberdinak egingo dira. Bi itsasontzi ere ikusgai eg...
Jakintza dantza taldearen lekukoa hartu berri duen kultur elkartea da Amets Bide. Eta ibilbidea euskal dantzen ikastaroak antolatuz hasiko du. Hitzaro kultur elkartean eman beharko da ikastaroetan parte hartzeko izena, urriaren 3a baino lehen. 943 16 23 66 zenbakira deituta edo hitzaro@gmail.com helbidera idatzita ere egin daiteke hori. Matrikula 35 euro ordaindu beharko dira. Lotutako edukia: Ikusi Ordiziako Dantzariak taldeak eta Burrunbazale Txarangako kideek Ordiziako Euskal Jaien barnean egindako euskal dantzen erakustaldiaren argazki bilduma. [Xomorrito bloga-Txapis Otegi] Hiru ikastaro antolatu dituzte: bi oinarrizkoak eta bat jarraipenekoa. Hirurak urriaren 6an hasiko dira, eta azaroaren 24a bitarteko larunbatetan egingo dira Majorin. Ordutegiak hauek dira: • Oinarrizkoak: 10:30etik 12:00etara edo 12:00etatik 13:30era • Jarraipenekoa: 15:00etik 16:30era.
Beasaingo taldearen aurtengo fitxajerik sonatuenetako bat izan da Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980). Realean urte batzuk egin eta gero, talde eta maila askotan aritu izan da, tartean Rayo Vallecanon, Real Unionen eta Lemoan. Beasainen gustura dagoela dio, talde giro ona dagoelako, eta batez ere, futbola eta musika uztartzeko aukera eman diotelako. Larunbat gauean, Beasain Football Fest jaialdian joko du. Beasainen aurtengo fitxajeetako bat izan zara. Zer nolako taldea aurkitu duzu? Jokalari batzuk lehendik ezagutzen nituen, beste talde batzutan batera ibili garelako. Baina jende gazte asko aurkitu dut, jatorra eta ilusio handiarekin. Futbolean urte asko daramatzat, talde asko pasa ditut eta denetik ikusi izan dut. Baina hemen dagoen talde giroa ez dut leku askotan aurkitu. Elkarren artean giro sanoa dago, oso etxekoa, ez dago halako konpetitibitaterik; inork ez du inor zapaldu nahi berak jokatzearren. Eta nola ikusi duzu zeure burua? Ondo egokitu al zara taldera? Azken urteak 2.B mailan egin ditut, eta hamahiru-hamalau urte baziren, Sanseren garaitik, 3. mailan jokatzen ez nuena. Ia 32 urte baditut, eta dagoeneko beteranoa naizela esan daiteke. Horregatik nire intentzioa da taldeari eta jokalari gazteagoei laguntzea, niri beste taldeetan lagundu izan didaten bezala. Ibilbide luzeko jokalaria zara. Esperientziaz gain, zer eskaini diezaiokezu taldeari? Ez naiz sekula izar bat izan, eta kategoria [...]
Loinazko San Martin parrokiatik jakinarazi dutenez, datorren hilean hasiko da katekesiko ikasturtea. Izena emateko, parrokiara jo behar da, astelehenean (17:30etik 19:00etara) edo asteartean (10:00etatik 12:00etara).
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Ordiziako Irriki elkarteak kudeatutako Irriki futbol eskolak ez du lanean jarraituko. “Analisi bat egin ondoren eta ikusita aurten arazo batzuk izango genituela lan ona eskaintzeko, bertan behera utzi dugu hamar urteko ibilbidea”, dio eskolako arduradunek helarazitako oharrak. Goierrin martxan jarri zen lehen futbol eskola izan zen –2002an sortu zen–, eta urte horietan denetan ehunka izan dira eskolatik pasa diren Goierriko gazteak. Segurako Alustiza zelaia izan da futbol eskolaren egoitza.
Goio Lekuona Zumarragako La Salle ikastetxean matematika irakaslea da, erakusteko modu berrien bila dabil aspaldi, ikasten eta irakasten etengabean
Ordiziako Euskal Jaietako Azoka Berezian postua jarri ohi du Goiztiri euskaltegiak urtero. Bertako produktu-sorta bat zozketatzen dute errifak erosten dituztenen artean. Aurtengo zozketan 1287 zenbakiduna izan da saritua. Irabazlea Irene Altuna Seguran...
Aurtengo Josetxo Imazen oroimenekoan Internet bidez soilik eman ahalko da izena. Kirolprobak.com webgunetik egin ahalko da izen.ematea. Uztailaren 23az dago zabalik proban izena emateko epea, eta hilaren 29an, proba egunaren bezperan (hilaren 30ean da...
Irailaren bukaeran, azkeneko hiru egunetan ospatuko dituzte herriko jai nagusiak Gaintzan. Hilaren 28tik 30era, ostirala, larunbata —San Migel zaindariaren eguna— eta igandea hartuko dituzte. Hauxe da prestatu duten egitaraua: Irailaren 28a, ostira...