Agorre Santikutzak ari dira ospatzen Legazpin
Eguraldi ederrarekin ari dira ospatzen Agorreko Santikutzak Legazpin. Goizean haurrak izan dira protagonistak. Haurrek eta gaztetxoek duatloia jokatu dute, Euskal Herria plazan, udaletxearen bueltan prestatutako zirkuituan. Bi itzuli eman behar izan dizkiote zirkuituari: bat patinetearekin eta bestea korrika.
Plaza inguruan, jan usaina ere usaindu daiteke. Herriko hainbat elkarte, untxia saltsan prestatzen ari baitira. Herri bazkarian jango dute, lehiakideek prestatutako untxia.
Arratsaldean, 16::00etan, Haztegi ikastolan, motor txikien erakustaldia egingo dute haurrek; 17:00etan, dantza jaialdia eskainiko du Cantabriako dantza taldeak; 18:00etan Atletismoko Milla urbanoa proba egingo dute; 19:00etan Piriniotako kantu tradizionalen kontzertua antolatu dute Nabarrehrri gunean, eta 23:30ean, Bizardunak taldearen kontzertua izango da Euskal Herria plazan.