Miguel Angel Aguilerak irabazi du Beasango txirrindula proba
[youtubeko andoain2008 kontutik hartutako bideoa]
Euskal Herrian eta Espainian junior mailan dabiltzan txirrindulari eta talderik onenak bildu ditu 31. Beasain Probak. Munduko probaren aurrekoa lasterketa izan da Beasaingoa. Goizeko 11:00etan abiatu dira 200 txirrindulariak. Helmugaratzen lehena, Fermasa Feria Muestras taldeko Miguel Angel Aguilera izan da; bigarrena, talde bereko Juan Antonio Lopez; eta hirugarrena, Limousin Cartonajes taldeko Jon Madariaga. Mendiko saria ere Madariagarentzat izan da. Taldekako txapela Cartonajes Limousin taldearentzat izan da.