Nabarherri ekimenaren eguna antolatu dute Legazpin
1512ko Nafarroaren konkistaren urteurrenean, Legazpiko Nabarherri ekimena, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzeko helburuz, festa antolatu du Agorreko Santikuntzen barruan. Goizean, Euskal erreferentziak eta konkistak erakusketa ireki dute. Nabarraldeko Anjel Rekaldek, berriz, 1512. Nafarroaren konkista. hitzaldia eskaini du. Antzerkia eta Erramun Martikorenaren kantaldia ere izan da.